Bailarako Zuzendarien aurreko bileran aurreratu genuen moduan, maiatzeko saioa berezia izango da. Urte hauetan gure bileretan behin baino gehiagotan ebaluazioaren gaia sortu da. Gehienetan gaia jorratzeko beharra azaleratu da. Ebaluazioak geletan erabiltzen ditugun metodologia eta estrategien eragina bandintzatzen du eta, beraz, gako osagaia da ikaskuntza irakaskuntza prozesuan.
Hori guztia dela eta, datorren asteko ostegunean, maiatzaren 24-ean, gai honi buruz saio berezia antolatu dugu. “Re-pensar la evaluación para evaluar competencias” izenburupean, Bartzelonatik etorriko zaigun Antoni Badia irakasleak hitzaldi-tailerra eskainiko digu. Saio honetan konpetentzien ebaluazioaren markoa aztertuko dugu. Ebaluazio mota ezberdinak, prozesua eta emaitzak ebaluatzeko tresnak, eta batez ere, konpetentzien ikuspuntutik ebaluazio frogak hobetzeko jarraibideak jorratuko dira.
Saio berezi honetara zuzendaritza taldeko kideak izan ez ezik, ikastetxeetako irakasleak gonbidatu nahi ditugu ere. Zuen eskuetan utziko dugu erabaki hori. Kontutan izan saio etortzeko izena eman beharko da. Horretarako esteka hau erabil dezakezue: Matrikula egiteko linka
Saioa 9:30-etan hasi eta 11:30 bukatuko da.
Gehiago irakurri
© 2010 Lasarte-Oria Berritzegunea
Arranbide 17 - 20160 Lasarte-Oria (GIPUZKOA)
WAI-A | XHTML | CSS | Lege oharra - iametza interaktiboak garatuta