05/10/25

BASAJAUN

AURKEZPENA

Jesukristo jaio aurreko gizona. Indartsua zen eta harri bola handiekin bolan egiten zuten, mendi batetik bestera.

DESKRIBAPENA

Oihan eta basoetako jauna. Iletsua, bere ilajea lurreraino iristen da gorputza estaliz .Gorputz izugarri handia du. Eskuak erraldoiak ditu.Adar antzekoak dauzka buru gainean, hiru hain zuzen ere.Ahoa ere izugarri handia du. Eskuak erraldoiak ditu. Hankak eskuak bezala sendoak ditu. Diotenez, Olentzarorekin batera bizirik gelditu zen jentil bakarra.

SINESKERAK

Nekazaritza zabaldu zuela Euskal Herrian esan ohi da: Basajaunek, gizon batzuk engainatu, eta hauek artoa eta garia landatzeko zuten sekretua zein zen jakin baitzuen. Artaldeen babeslea ere da.

Zenbaitetan izaki gaizto beldurgarri gisa irudikatu izan da, indar izugarri eta aparteko baten jabe. Beste zenbaitetan, lehen errementari edo lehen errotaria da. Gizonak berari lapurtu omen zizkion zerra, errota eta metalak soldatzeko modua.

Eskualde batzuetan “Anxo” deitu izan diote.

Beste leku batzuetan, “Anxo” jeniotzat hartu izan dute, Trikuarriak eraiki zituen jeniotzat.

 

KONDAIRA:  BASAJAUNAK

ETA

KANPAIOTSAK

Behin aitona eta umea Gorbeiako tontorra igo ondoren, beherantz zihoazela aitonari kondaira bat gogoratu zitzaion:

“Bazegoen behin bi anai arreba ardiak zaintzen, eta egun batean suge bat etorri zen. Orduan, mutila atzetik joan zen, arrebak ardiak zaintzen zituen bitartean.

Sugearen atzetik kobazulora iritsi zen. Beratan, Basajaun bat ikusi zuen ikatza sutan egosten eta beldurtu egin zen. Mutila ezkutatzen saiatu zen baina Basajaunek ikusi egin zuen eta honela esan zion:

- Zure aitak horrelako ikatza egosten al du?

- Nolakoa den erakusten ez badidazu, ez dakit.- erantzun zion mutilak.

Basajaunak ikatza eman eta kobazulotik kanpo ikusteko esan zion. Mutila korrika arrebarengana joan eta ikatza ikusterakoan urre gorria zela  konturatu zen. Horrekin aberastuko zirela eta, bila joateko esan zion. Mutilak horrela egin zuen, baina kobazulora sartzerakoan Basajaun nagusia esnatu eta haserre bizian bere atzetik korrika joan zen.

Gau osoa aritu ziren katua eta sagua bezala korrika. Baina goiza heltzean kanpai hotsak entzun eta Basajaunak kobazulora itzuli behar izan zuen.

Izan ere, Jesukristo jaio zenetik aurrera , Basajaunen boterea galdu egin zen eta ezin zioten inori minik egin. Eta kanpaien hotsak, Jesukristorekin erlazioa zeukan.

 

Egilea: Unai Mujika

EUSKAL MITOLOGIA ATZERA