ILAZKI

Aurkezpena

Amalurrak bi alaba dite. Bata, eguzkia eta bestea, ilargia (Ilazki).

Izenak

Ilazki ilargiaren izenik aintzinakoena da. Beste deitura batzuk  ere baditu: -Iretargi

                  -Goiko

                     -Argizai

                  -Iretxu

                  -Irelu

                  -Iruztargi

Bere ahalmenak

Ilazkiren eraginak landaretzaileei (haziak erein edo landareak mozteko garaian) eta animaliei buruzko esaera zaharretan adierazten da. Baita ere, Ilazkik itsasoko mareak eta  hildakoen arimak argitzen eta babesten ditu. Horretarako, ohitura da argizarizko kandelak piztea.

Esaerak

Honez gain, eguraldiari buruzko galderak egiten zaizkio. Adibidez, Mañarian horrela esaten diote: “ Ilargi amandrea, zeruan zer berri? “

Zerainen berriz, begiko gaitzen sendagarri esaera hau erabiltzen dute:

“Ilargi amndre santue, Jainkok bedeinkagaitzala nire begi ederrak gaitzik ez deiola ; ikusten duen guzik ala esan deiola”.

Bukaera

Ikusi dugunez, Ilazkik kutsu sakratua artu du, urteen joan etorriarekin bat eginez.

Horregatik, umeei ilargia Jangoikoaren aurpegia dela esaten zaie toki batzuetan. 

05/10/18

                Egileak: - Ane Balerdi Irizar

                           - Aintzane Galarraga

                           - Arantxa Urdangarin         

 

EUSKAL MITOLOGIA ATZERA