MARIREN KONDAIRA

Diego Lopez de Haro Bizkaiko jauna, ehiztaria zen.

Egun batean, basurde bati segika hari zela, emakume bat entzun zuen kantari. Zuhaitz batetik zetorren ahotsa eta Diego Lopez de Haro inguratu egin zen. Bertan Mari zegoen eta Diegok berarekin ezkondu nahi zuen galdetu zion. Marik baietz esan baina baldintza bat jarri zion:bere aurrean ez zuela inoiz “Jainkoa” edo Jainkoarekin zerikusia zuen gauzik edo hitzik esango. Diegok baldintza onartu zuen, baina elizan ezkondu nahi zuen eta haserraldi asko pasa ondoren basoan ezkondu ziren.

Hiru seme-alaba izan zituzten bi mutil eta neska bat. Lehenengo biak ez zituzten bataiatu eta Diegok hirugarrena bataiatzea nahi izan zuen eta Mari aserretu eta Anbotora itzuli zen. Azkenean Mari, gurdi bati lotuta sartu zuten elizara eta beste zerbait bilakatu zen.

                                                                         2005/10/18

Egilea:Arantxa Urdangarin

                                                        

 

EUSKAL MITOLOGIA

 

ATZERA