Kondenatutako ehiztaria da. Mitoen aldaeren arabera , ehiztariak hainbat izen ditu: Gipuzkoan Martin edo Mateo Txistu dira izenik ezagunenak. Zuberoan, Salomon Erregea eta Bizkaian, Joanito edo Joaniko Txistularia zabalduago daude.
Gizon handia da. Burusoila da eta buruan txapel beltz bat du. Betaurreko beltzak,gaua bezain ilunak ditu eta hauen azpian sudur handia eta luzea du. Kokotsa, berriz, luzea eta zimurtua.
Belarri handi eta lodiak ditu. Gorputz zabala eta handia du . Beso luzeen bukaeran behatz lodiak ditu, basajaun batenak bezalakoak, eskopeta handia eta pisutsua hartzeko.
Hankak motz eta meheak ditu, Asterix-enak modukoak.
Apaiz honek meza erdizka utzi eta alde egin zuen erbi baten atzetik. Ordutik ez da itzuli eta ez da itzuliko. Oihanean entzun egiten zaio. Izaeraz, izukaitza da, gauez beldurrik gabe oihanean ibiltzen delako, beraz, ausarta ere bada. Bestalde, setatia ere bada, nahiz eta ez harrapatu, beti erbiaren atzetik dabilelako. Ekaitza dagoen gauetan
“ abadearen txakurra” esan ohi dute ahopeka , apaizaren zakurrarekin parekatzen dutelako.

![]() |