EUSKAL MITOLOGIA

SORGINAK

Sorginak  Zugarramurdin  bizi  dira.

Zuberoan   belagile  deitzen  dira , Arratian  sortzain  moduan  ezagutzen  dira, haurren  jaiotzeaz  arduratzen  direlako. Akelarretara  doazen  emakumeak   dira. Katu  beltzak dituzte lagun, eta erratzen gainean edota animalien gainean  hegan egiten dute. Sendabelarrak   ezagutzen  dituzte. 

Kaputxa   bat  daramate  adar  itxurakoa. Begi  zorrotzak  dituzte  eta sudur  luzea. Azenarioa  bezain  sudur  luzea  dute. Soineko luzeak  daramatzate  soinean. Soineko  luzeak  oinak  estaltzen  dizkie. Ez   dira oso  altuak. 

Ez  daukate  hartuemanik  jendearekin. Katu  beltzarekin  ibiltzea  gustatzen  zaie. Akelarrea  dantzatzen  dute. Ilargi  betea   dagoenean  atera  ohi  dira.  Gauez   ibiltzen   dira.

Hondarrabian, arrantzaleak  kostaratzerakoan, sorgina  ez  esateaz  arduratzen  ziren. Esaera  zaharrek hala  diote:” Badirenik  ez  da  sinistu  behar”.  Zenbakiak  esaterakoan  horrela deitzen  zieten:

Bati “BAGA”, biri ”BIGA”, hiruri ”HIGA”, lauri” LAGA”, bosti ”BOGA”, seiri ”SEGA”, zazpiri ”ZAI”, zortziri ”ZOI”, bederatziri ”BELE”, hamarri ”ARMA” esaten diote.