BAZKARIA: IKASLE-IRAKASLE
2008ko martxoaren 14ean Berrobiko eskolan festa bat egin genuen.
Eskola guztia jangelara joan ginen bazkaltzera, eta goxo-goxo bazkaldu eta gero 14:30 arte jolas librea utzi ziguten.
Orduan gela bakoitzak jolas bat prestatuta zeukan,: LH 4,5 eta 6. mailakoek “Bat, bi, hiru Karabin Karaban” prestatu zuten, LH 1. 2. eta 3. mailakoek “Joxe Martin”, 2 eta 3 urtekoek “Sagu Txikitan” eta 4 eta 5 urtekoek “Atso Itsuaren etxean”. Eskola guztia jolastu ginen gelak prestatutako jolasekin eta oso ondo pasa genuen. LH 4, 5 eta 6. mailakoek mus txapelketa egin zuten, LH 1,2 eta 3. mailakoek puntuan, lapurretan eta gerran ibili ziren,eta haur hezkuntzakoengana ipuin kontalaria etorri zitzaien. Mus txapelketa egin ondoren etxera joan ginen denak.JOLASAK
IPUIN KONTALARIA: LUPE LEKUONA
MUS ETA PUNTTU TXAPELKETA