ASTITZ
Apirilaren 21 eta 22an 3, 4, 5 urte eta lehenengo eta bigarren mailakoak Lizartzakoekin joan ginen Astitzera.
Astitzeko kobazuloa ikusi genuen. Mendukilo izena zuen. Medukilo hitzak Mendiko ikuiloa esan nahi du. Asko gustatu zitzaigun.. Estalaktitak, estalagmitak, eta elefante belarriak zeuden paretetatik zintzilik eta zutabeak ere bai. Urez eta gatzez egindakoak dira. Laminosin eta herensugearen gotorlekua ikusi genituen.
Bi eraikuntzetan geunden . Lizartzakoak batean eta gu bestean. Gure eraikuntzan jatetxea zegoen eta bertan gosaldu, bazkaldu eta afaldu egiten genuen.
Lehenengo egunean lentejak, almondigak eta yogurta bazkaldu genuen.Gauean arroza tomatearekin , tortilla eta saltxitxak eta yogurta. Gero lo egin genuen eta goizean gosaltzeko kolakao , galletak eta doguak zeuden . Eguerdian makarroiak, arraina eta elatua bazkaldu genuen. Orokorrean dena oso-oso goxoa zegoen.
Astitzen jolas asko egin genituen . Eguraldi txarra egiten zuenean barruan egiten genituen eta ona egiten zuenean kanpoan. Dantza jolasak, baloi jolasak, saguzarraren marrazkiak, diskoteka, ... egin genuen. Jolasak oso politak izan ziren.
Lizartzakoekin joan ginen mendira monitoreekin eta Astitzeko Lur txakurrarekin. Astoak eta zaldiak ikusi genituen. Zaldi bat haurdun zegoen eta ogia eman genien.
Ondoren, eskulanak egin genituen. Lehendabizi paper bat banatu zuten eta barruan bi saguzar zeuden. Margotu, moztu eta gero kartoi batean pegatu genituen. Gero berriro moztu eta tolestu eta goma jarri ziguten.