IRUÑA
Urriaren 23an, asteartea, Lizartzako eta Adunakoekin eskurtsioa egin genuen. Aurrena Iruña inguruan dagoen Altzuza herrira joan ginen. Bertan Oteizaren museoa ikusi genuen. Jorge Oteiza Oriokoa zen; Euskal Herriko eskultore garrantzitsuena izan da eta bere obra ikusteko aukera izan dugu.
Kanpotik museoa oso handia eta ikusgarria zen baina barrutik askoz ere ederragoa. Iritsi ginenean atarian neska bat gure zain zegoen, guri museoa erakusteko.
Bertan Oteizaren hainbat eskultura zeuden, beraien artean oso desberdinak. Oteizari gustatzen zitzaiona espazio hutsa zen eta horregatik bere obra poliki-poliki husten joan zen. Oteizari ez zitzaion berak nahi zuena beti ateratzen eta froga asko egiten zituen nahi zuena lortu arte. Froga horiek egurrez, kortxoz, klarionaz, alanbrez eta latorriz egiten zituen; museoan txukun-txukun jarrita ikusi ditugu.
Eskultura asko zeuden eta bakoitzari bat gustatu zitzaigun. Ikusi genituen:
Brontzezko eskultura mardul bat; “Gizona lau hanketan ipurditik begira”, nahiko parra egin genuen titulua entzun genuenean; Arantzazuko apostoluak, asko gustatu zitzaizkigun, barrutik hutsak zirelako eta bere froga txikiak ikusi genituelako; “Esne Bidea” harrizko eskultura ederra zen. Ikusi genituen ere mugitzen ziren borobil berezi batzuk, bi borobil anaiak; bazegoen ere alabastrozko eskultura oso polita. Bukatzeko kaxa batean sartu behar ginen irudimenaren bitartez.
Ondoren museoarekin batera zegoen Jorge Oteizaren etxea bisitatu genuen eta bere bulegoa bera bizi zenean bezala mantentzen zen.
Bisita honen ondoren Iruñara joan ginen Planetarioa ikustera.
Barrura sartu eta espazioari buruzko gauza asko zeuden: sateliteak, astronauten jantziak... Ondoren Planetarioko gela borobil handira sartu ginen, han gizon batek programa aurkeztu zigun eta “Amama Lur” filma ikusi genuen. Filma honetan mundua nola sortu zen eta lurraren garapena nola izan den ikusi dugu. Oso pelikula interesgarria izan da eta asko ikasi dugu. Ondoren egun horretan gauez egongo zen zerua ikusi genuen: planetak, konstelazioak, izar asko, Ipar Izarra, gure galaxia Esne Bidea...Azkeneko hamar minutuak tripen korrokak baino ez ziren entzuten, galderak egiten genituen bitartean.
Hemen dituzue Oteizaren museoan ateratako argazki batzuk.