ARDIA ETA ARTZAINA
Bazen behin artzain bat egunero larrera joaten zena bere ardiekin,eta bi txakurrekin. Hantxe pasatzen zuen egun osoa artzainak.
Baina behin ardi bat urrundu egin zen. Eta ardiak joan zirenean bera ez zen joan beraiekin, eta larrera itzuli zen.
Artzaina hasi zen ardiak kontatzen et konturatu zen ardi bat falta zela. Eta orduan tximistak hasi ziren basoan eta artzainak pentsatu zuen hurrengo egun arte itxaron beharko zuela.
Bitartean ardia kobazulo batera sartu zen eta ez zen konturatu izugarrizko aldapa zegoela eta hortik behera erori zen.
Hurrengo egunean artzaina ardia bilatzen hasi zen eta kobazuloa ikusi zuen.
Eta beeee aditu zuen. Artzaina kobazulora sartu zen. Artzaina ere ez zen konturatu aldapa zegoenik, erori egin zen eta igo ezinik gelditu ziren.
Hiru egunetan ez zen etxera etorri. Orduan herritarrek galdu egin zela pentsatu zuten eta basoan bere bila hasi ziren.
Kobazuloa ikusi eta sokekin behera jaitsi ziren. Eta kobazulotik atera zituzten. Handik aurrera larrera joaten zirenean gehiago ez zen urrundu ardia larretik.
Julen