AROTZ ENEA
Apirilak 23tik 25era Arotz-enera joan ginen L H 3. eta 4. mailakoak, bi gau pasatzera, Lizartzakoekin. Oso ondo moldatu gara Berrobikoak eta Lizartzakoak. Arotz-eneara iritsitakoan jolas batzuk egin genituen Etxarri Larraungo txaloekin eta gero izenen aurkezpena egin genuen. Gero logelak ikustera joan ginen eta gauzak antolatu genituen.
Jolasteko denbora librea eman ziguten nahi genuena egiteko. Eta pabeioira joaten ginen jolastera pin-ponean, futbolinean, mahai jokuetan, mozorrotzen eta liburuak irakurtzeko, pabeioiaren parean parkea, bi futbol zelaia eta frontoia zeuden.
Hiru egunetan mendira joan gara hiru ordu pasatzera eta gainera suertea eduki genuen eguraldiarekin egun guztietan eguzki egin zuen eta. Mendira joan eta gero pabeioira joaten ginen zer egin genuen azaltzera eta gainera opari bezela karpeta bat eta mendi koadernoa eman zigun.
Lehenengo gauean suaren tailerra egin genuen denak borobil batean eseri ginen eta kandelak piztu zituzten andereñoek. Eta nahi zuenak historio bat kontatzea zuen, abestu ere egin genuen eta abestia hau da:
"Sua amaitzean
hautsaren epelean
ilunaren arnasa
entzun isilean"
Gero bakoitza bere logelara joan ginen lo egitera nahiz eta batzuei lo hartzea asko kostatu zitzaien.
Hurrengo goizean musika jarri zuten despertadore bezala, eta musika jotzen zuenean jantzi egin behar genuen, gero aurpegia garbitu eta itxaron egin behar genuen Arotz-Eneako begiraleek esan arte noiz eseri behar genuen gosaltzeko. Jangelarako ere mahai bakoitzean arduradun bat egon behar zen egunero mahaia jasotzen zuena, ur bila joaten zena eta mahaia garbitzen zuena. Gosaldu eta gero hortzak garbitu egiten genituen eta gero denbora librea utzi ziguten. Baso batean pasa genuen goiza. Arratsaldean tailerrak egin genuen animalienak eta buztinarekin ibili ginen. Tailerrak egin eta gero dutxatu egin ginen. Eta gauean hoberena: disko festa egin genuen nahiz eta mutil batzuk animo gutxikin egon, baina piska bat animatu arte. Dantza egin eta gero bakoitza bere logelara joan ginen lo egitera eta azkarrago hartu genuen lo batzuk behintzat.
Azkeneko goizean musika jotzen zuenean jantzi, aurpegia garbitu, begiraleek esandakoan gosaltzera joan ginen, gero denbora librea utzi ziguten eta Aldatzera joan ginen goiza pasatzera. Bazkalordurako iritsi ginen eta bazkaldu egin genuen, beti bezela ere denbora librearen aurretik maletak eginda utzi genituen. Hiruretan autobusa etorri zitzaigun baina lehenengo bi argazki atera genituen Arotz-Enea etxea agertzen zela, eta abesti txiki bat erakutsi ziguten:
"Arkakaratsa, arkakaratsa
tapakulos erderaz (bis)"
Azkenean autobusa etorri eta motxilak hartu genuen lehendabizi Berrobikoak eta gero Lizartzakoak. Lehenengo Lizartzara joan ginen eta azkenik Berrobira.
Oso pozik iritsi ginen! Eta primeran pasa genuen!