BERTSOAK
Mundu zabal honetan herri asko dira emango al diogu munduari bira. |
|
Hego Amerika aldean Brasil daukagu hor ta handik Berrobira etorri da Junior |
Maroko eta Sahara fisikoki urrun bihotzez gertuago sentitu ditzagun |
Gero Filandiara eta han hotza latza Euskal Herriak badu orain hango antza |
Australiara ezin da oinez iritxi lurralde handia da biztanleak gutxi |
Txinara ere joan gara harridura handiz hura baita Berrobi hogei milioi aldiz |
Mexikora joan eta rantxera eta kanta eta txikientzako polita piñata |
Senegalera joan belarriak adi tristura kentzen dute txalo ta kantari |
Japonian bizitza da gogorragoa gehien gustatu zaigu beraien sumoa |
Ukraniarren letrak zein diren bihurri erraza eman arren ezin da irakurri |
Indian behiek dute jainkoaren antza ta sorgingarria da indiarren dantza |
Munduan denok gara anaia arreba elkarri laguntzeko ez galdu aukera |