Elurrezko panpina
Bazen behin ume bat elurrezko panpinak gustatzen zitzaizkiona. Azkenean Negua iritsi zen, orduan elurra iritsi zenean, goiz batean dena txuri-txuri zegoen. Umea jeiki eta elurrezko panpina egiten hasi zen. Sudurrean pepino bat jarri zion, belarritan gereziak jarri zizkion, buruan txapela jarri beharrean lau letxu hosto jarri zizkion. Korrika joan zen bere amarengana eta esan zion:
-Ama elurrezko panpin bat egin dut eta zuri erakutsi nahi dizut! Amatxo kanpora joan zen eta parrez lehertzen hasi zen:
-Ja,ja,ja! Bazkaldu eta gero, jantzi, eta kanpora joan ziren biak. Hurrengo egunean elurretako panpina hitz egiten hasi zen, eta esan zuen elurretako panpinak:
-Nor zarete? Zergatik egin didazue?
Eta erantzun zuek umeak:
-Negua da, eta elurra egiten du, orduan elurra egiten duenean, ume guztiak elurretako panpinak egiten dituzte, baina nik oso ezberdina egin dizut, gustatzen al zaizu zure itsura?
-Eta esan zion elurretako panpinak:
-Gustatu, gustatzen zait baina dena barazkia da eta gosea daukatanean barazki hauek jango ditut!
-Horrelaxe gustatzen zait esan zuen umeak.
Hurrengo egunean eguzkia egiten hasi zen, eta elurrezko panpina urtzen hasi zen. Umea kanpora atera zenean eta ikusi zuenean elurrezko panpina urtuta zegoela negarrez hasi zen. Eta orduan umeak jakin zuen elurra neguan bakarrik egiten zuela eta ez urte osoan orduan umeak esan zuen:
-Hurrengo urtean egingo dizut.