GASTEIZ
2008ko otsailaren 28an Vitoria Gasteizera joan ginen Berrobiko 4. 5. eta 6. mailakoak eta Berastegiko 5. eta 6. mailakoak. Historia ikasten ari gara Berrobiko ikasleak eta horregatik joan ginen Gasteizera, Erdi Arokoa baita Santa Maria katedrala eta Gasteizko alde zahar guztia. Gasteizera iritsitakoan Udaletxeko plazara joan ginen hamaiketakoa jatera eta gero joku bat egin genuen alde zahar guztian zehar. 12:30etan katedrala ikustera sartu ginen eta ordubete egon ginen bertan. Katedrala obretan dago eta horregatik barrua ikus daiteke, zoru guztia indusita dago, soldaduek defenditzen zuten tokian egon ginen, herria inguratzen zuen harresi baten zatia ikusi genuen... Atera eta gero Udaletxeko plazara joan ginen berriz, bazkaltzera. Gero, bidean gelditu ginen Aizkomendiko trikuharria ikusteko, trikuharria orain dela 5000 urtekoa da, izugarria da eta oso zaila da ulertzea nola egin zuten.
Denak etxera poz-pozik iritsi ginen eta oso ondo pasa genuen.