Gizon bat eta bere animalik

 

Belauntzan taberna bat zegoen. Zakur malapartatu bat egunero egunero 16:30etan tabernara sartzen zen. Egun batean zakurra iritsi zenean lurrean etzan zen. Geroxeago pisa egitera altxa zen . Baina kakarik ez zuen egin eta orduan lo geratu zen eta kaka atera zitzaion.

Tabernako nagusiak ez zekien zein zen zakurraren nagusia baina bazekien oso gaixo zegoela .Handik egun batzuetara zakurrari tranpa xinple bat jarri zioten tabernan zakurrik ez sartzeko. Baina zakurra oso jakintsua zen eta ez zen tranpan xinplean erori. Handik beste egun batzuetara tranpa ikustezinbat jarri zioten eta orduan bai!!!! Tranpan erori zen : hurrengo egunerako zakurra Bilboko zooan zegoen .Zakurra Bilboko zoora eraman bezain laster , zakurraren nagusia tabernan azaldu zen galdetzen:

-Ikusi al duzue zakur malapartatu bat kolore marroiska gaixotasun bat daukana eta gutxigorabera 1.00 m neurtzen duena ?

-Ba, bai ikusi dut, oraintxe bertan eraman dute Bilboko zoora gaixotasun larri bat zeukalako- erantzun zion tabernako neskak.

-Ba, bai konturatu naiz ni ere, oso gaixotasun larri bat duela- esan zion tabernako

neskari .

Baina gizona oso kezkatuta zegoen eta Bilboko zoorantz abiatu zen , iritsi zenean zakurra sufritzen ikusi zuen eta handik gutxira zakurra hil egin zen .

Ondoren hamster txiki batzuk ikusi zituen  eta hamster bat erosi zuen .

Etxera iritsi eta konturatu zen ez zeukala hamsterrarentzat janaririk. Joan zen animalien dendara eta ...

Dordoka txikiak ikusi zituen, bat Ameriketako arraza batekoa zen eta erosi egin zuen , erosi animalientzat janaria eta etxera abiatu ziren berriro .

Geroxeago konturatu zen bere etxean animali guztientzat ez zeukala tokirik.  Egurrak hartu eta mendira joan zen txabolatxo bat egitera. Handik ordu betera herrira jaitsi zen txabolatxoa eginda . Gauean gizona ohean sartu eta pentsatzen hasi zen:

-Ez dut animali gehiagorik erosiko !!!

Gero lo hartu zuen . Hurrengo goizean mendira ibilaldi bat egitera joan zen bere animaliekin. Eta bat- batean untxi bat ikusi zuen.Gizonak kotxean zakurra lotzeko katea zeukan eta horrekin harrapatu zuen untxia.

-Untxi gaixoa !-esan zuten bere animaliek.

Han animalien gizonak gizon bat ikusi zuen eta ...

-Kaixo zu ere zure animaliekin paseatzen?-galdetu zion animalien gizonak.

-Ba ez, eskopetarekin nago ez duzu ikusten ?-esan zion besteak

-Nola duzu izena ?-galdetu zion animalien gizonak

-Nik Joxe Joakin Garmendia , eta zuk?- galdetu zion besteak.

-Ignazio Etxeberria .

-Beno ba ,agur hurrengo  arte.

-Bai , ikusiko gera kalean .

Eta harrez geroz ez zuen zakur eta animali gehiagorik erosi .