JOXEAN, TATIANA ETA GREDAREN BISITA.
Martxoaren 6an, Joxean itsua etorri zen gure eskolara bere txakur Gredarekin eta bere emazte Tatianarekin. Bere bizitza itsua izanda nolakoa den kontatu zigun. Baratza eta oilategia berak zaintzen zituela esan zigun eta oso ondo bizi zela esan zigun. Greda Labrador arrazakoa da. Oso txintxoa eta lasaia. Bukaeran Gredari buruz bertso bat kantatu zigun . Oso gustura egon ginen nahiz eta hasieran oso urduri egon .