HANKA HAUTSI ZUEN UMEA
Bazen behin ume bat Unai izena zuen. Unaiek 13 urte zeuzkan eta oso bajua zen. 1,40m. neurtzen zituen eta gainera, nahiko argala zen. Unai rubioa zen, begiak urdinak zituen eta hortzak txuri-txuriak zeuzkan.
Berari gustatzen zitzaizkion kirolak hauexek ziren:
- Futbola, eskubaloia, esku pilota, zaldi lasterketetan parte hartzea... baina berari zalditan ibiltzea gustatzen zitzaion gehien, nahiz eta besteak ere gustatu.
Unaiek lasterketa guztiak irabazten zituen eta bere gela erdia kopaz beteta zeukan. 14 kopa irabazi zituen guztira eta kopa guztiak zalditan.
Egun batean bere gelako mutil batek hauxe esan zion:
- Ni zu baino hobeagoa naiz zalditan!
Eta Unaiek erantzun:
- Horregatik nik dauzkat 14 kopa eta zuk bat ere ez!
Orduan mutilak:
-Karrera bat!
Eta Unaiek:
- Bale, noiz?
Mutilak erantzun:
- Bihar arratsaldeko 18:00etan
Ondoren Unaiek:
- Bale, agur!
Orduan Unai etxera joan zen eta segituan amarengana hurbildu zen. Baina ama ez zegoen etxean eta Unai nerbioso jarri zen. Etxean bueltaka zebilen eta derrepentean etxeko atea jo zuten. Unai poz-pozik jarri zen bere ama zelakoan. Atea ireki zuen eta asmatu egin zuen, bere ama zen. Eta orduan Unaiek esan zion:
- Ama, zaldi bat erosi behar didazu!
Orduan amak esan zion:
- Zertarako?
Eta Unaiek:
- Karrera baterako!
Segituan amak:
- Bale!
Unai oso pozik jarri zen eta amari muxu handi bat eman zion. Geroxeago afaldu egin zuten eta nerbioso ohera joan zen. Hurrengo goizean bere ikuilura joan zen eta zaldi eder bat ikusi zuen. Eskolara zaldiz joan zen, oso pozik baizegoen.
Arratsaldeko 18:00ak ziren eta lasterketa hastear zegoen. Ikasle batek hasiera eman zuen eta lasterketa hasi zen. Lasterketa guztian Unai atzetik joan zen baina azkeneko momentuan aurreratu egin zion beste mutikoari eta irabazi egin zuen Unaiek. Orduan, mutila haserretu eta hauxe esan zion Unairi:
- Beste karrera bat egingo dugu, baina ez zu ta ni bakarrik nire lagunak ere bai!
Orduan Unaiek:
- Bale, noiz?
Eta mutilak:
- Hemendik hilabete batetara, entrenatzeko denbora emango dizut!
Eta Unaiek haserre:
- Bale, agur!
Eta mutila joan egin zen bere lagunengana. Unai berriz etxera joan zen. Egunero entrenatzen zuen Unaiek bere zaldiarekin eta entrenatzen bukatzen zuenean zaldiari bustikada eder bat ematen zion.
Unaien ama harriturik zegoen bere semearekin, nola entrenatzen zuen eta nola zaintzen zuen zaldia.
Egun batean, mutilak, Unai entrenatzen ikusi zuen eta barrezka hasi zen: je,je,je... Baina Unaiek ez zion kasurik egin eta azkar aspertu zen mutila.
Lasterkerta ikustera pertsona asko joan ziren eta 6 parte-hartzaile zeuden: Unai, bere gelako mutila eta mutil horren lagunak.
Parte-hartzaile guztiak prest zeuden lasterketarako eta hasi egin zen lasterketa.
Unaiek distantzia handia zeukan bigarrenari baina karrera erdian zaldiak estropezu egin eta Unai zalditik erori zen. Erorkada txarra izan zuen eta hanka hautsi mutilak. Lasterketa bere gelako mutilak irabazi zuen eta txulo-txulo jarri zen lagunen artean.
Unai oso triste jarri zen hanka hautsi zuelako eta ez zuelako lasterketa hori irabazi. Baina pena hori kendu zitzaion denborarekin. Hanka konpondutakoan poz-pozik bizi izan ziren Unai eta bere ama.