INAUTERIAK

OSTEGUN GIZENA

Urtarrilaren 31 ean Ostegun Gizena ospatu genuen Berrobiko San Andres  eskolan.

Mundu osoko musikariak etorri ginen, talde bakoitzak musika pieza batekin.

Musika talde hauek etorri ziren: danborra joleak, rockeroak, orkesta klasikoa, txaranga eta batukada.

9:30 etatik 10:15 arte 6. mailakoak lehen hezkuntzakoentzat eta haur hezkuntakoentzat  jolasak prestatu zituzten artista batzuk direlako:Txikienek uztaien jokua, kutxa majikoa eta animalien taldeak egin zituzten eta handiek lokots bilketa, globoen jokua eta aulkien jokuan ibili ziren jo eta ke.

Ondoren irakasleek  ikasle guztientzat altxorraren jokua antolatu zuten.

11:30tan talde bakoitzak mozorroen desfilea egin zuen eta beraien pieza “jo” zuten. Amek hamaiketakoa prestatu ziguten ostegun gizena alai bukatzeko.

 Musikarien arropak oso politak ziren eta benetako musikariak ematen genuen.

Danborra joleek, haur eskolako umeek, ondo jo zuten danborra eta gurasoek asko gozatu zuten beraiekin.

Rockeroak oso martxoso ibili ziren Sarri Sarri abestia jotzerakoan.

Orkestako umeek jantzi dotoreak zituzten eta oso soinu politak eta lasaiak eskaini zizkiguten.

Txaranga kalejiran ibili ziren patioaren inguruan haien soinu ederrarekin.

Batukadakoak oso martxoso ibili ziren haien danborrekin, marakekin eta zintzarriarekin.

Batukadakoak danborrik ez zeukatenez paper ontziekin jo behar izan zuten, hala ere oso ondo atera zitzaien.

 Guraso asko etorri ziren festara eta oso ongi pasa zuten.