Jostailu magikoak        

Bazen behin Berrobin Jostailu denda bat. Jostailu denda horretan jostailu asko zeuden.

Egun batean ume bat sartu zen diruarekin eta tren bat erosi zuen. Tren horrek txu-txu soinua egiten zuen eta umeei asko gustatzen zitzaien. Botoi asko zeuzkan eta botoiak zapaldu ezkero soinu desberdinak ateratzen zituen. Ume horrek 7 urte zeuzkan eta Maria izena zuen. Mariari trenak gustatzen zitzaizkion. Amak nahi zuen diru guztia ematen zion Mariari. Bazeuden beste jostailu asko eta Mariak dirua balu jostailu guztiak erosiko lituzke. Mariaren etxea dena zegoen jostailuz beteta eta panpinez ere.

Egun batean Mariak kalean jostailu pilo bat ikusi zituen botata eta Mariari pena ematen zion. Handik egun batera, Maria bere eskolako lagunekin joan zen jostailu horiek hartzera. Jostailu batzuek funtzionatzen zuten eta beste batzuek ez, eta ez zutenak funtzionatzen zakarrontzira bota zituzten. Jostailu magikoak beraiek ere bizia zuten baina pertsonen aurrean ez ziruditen magikoak. Eta gero jostailuak ez zeuden utzitako leku berean. Lagunek hori ikusi zuten. Jostailu magiko bat erotuta zegoen eta teilatutik bera bota zen. Mariak ez zuen ikusi inoiz jostailu magikorik eta ideia hori gustatu zitzaion. Maria eta bere lagunak konturatu ziren magikoak zirela eta Mariak eta bere lagunek plan bat prestatu zuten jostailuak harrapatzeko.

-Zu segi eskuinaldetik eta zu ezkerraldetik, gero inguratu jostailuak eta harrapatu salto bat eginez.

-Eta zuk?

-Nik sarearekin harrapatuko ditut.  

Mariaren lagunak hasi ziren jostailuak inguratzen baina gehienak alde egin zuten. Eta Mariak sarearekin harrapatu zituen. Gero hitz egiten hasi ziren beraien artean eta lagunak egin ziren.