KARLOSEN BISITA
Karlos gure eskolara etorri zen historiari buruzko gauzak kontatzera. Karlos arkeologoa da eta orain bere lana Gipuzkoan egiten diren eskabazio guztiak ikustea da.
Hamazazpi urte zituenetik udara guztietan kobazuloak eta historiaurreko gauzak bilatzera joaten zen, eta bere lagunak itxaron egiten zien kontatzeko ze gauzak bilatu eta ikusi zituen.
Berari gehien gustatzen zaion kobazuloa Ekain kobazuloa da, hor harri bat zaldi baten forma duena dago, zaldien marrakiak izugarriak dira, hartzen oreinen eta basahuntzen marrazkiak ere daude, eta beste gauzen artean harri xafla batean zaldi baten, orein baten eta basahuntz baten marrazkiak grabatuta daude. Ekain kobazuloaren kopia egiten ari dira, egitazko Ekain oso inportantea da, baina jendeak sartu egin nahi du ikustera, horregatik kopia egin dute.
Hezurrik zaharrenak Lezetxiki Arrasateko kobazuloan aurkitu dira. Lezetxiki kobazuloan zulo bat egiten ari dira, pentsatzen dutelako ondoan dagoen zulo handi batekin lotuta egongo delako. Uste dute koba honek sorpresa gehiago eduki ditzakela eta lanean ari dira.
Esplikatu zigun ere non zeuden kokatuta lehenengo herriak metal aroan, muinotan harresiak inguratuta, Tolosatik gertu badago herri horietako bat .
Garai hortan menditan menhirrak, trikuharriak eta harrespilak egiten zituzten hilak lurperatzeko. Elduaingo mendietan badaude horrelako harrespilak (Berrobin ez).
Oso zaila da gure adineko ume batek historiaurreko harritxoak eta gauzak beraien eskuetan edukitzea eta 4. 5. eta 6. mailakoek eduki genituen, harritxoak, gezi bat, hortza bat, animalien kolmiloak, kokotxak eta horrelako gauzak. Animalien hortza handiak kentzen zizkieten.