KARTZELETIK IHES EGIN ZUEN PERTSONA

 

Bazen behin Jon izena zuen pertsona bat eta honelakoa zen:

Begi marroiak, ile beltza, 64,65 kilo pisatzen zituen eta oso zintzoa zen, baina egun batean 3.000 euro lapurtu zituen bankutik eta poliziek harrapatu zuten. Esan zioten zortzi urte egongo zela kartzelan, baina Jonek sei urte pasa eta basora alde egitea lortu zuen, ez zen herrira joan badaezpada ere. Jonek basoko fruituak jaten zituen: sagarrak, platanoak, mahatsak, udareak eta melokotoiak. Ez zen gaizki bizi, animaliak ehizatzen zituen bere eskopetarekin eta gero erreta jan, asko gustatzen zitzaizkion eta janari erreak.

Horrela lasai bizi zela, egun batean polizi talde bat, berrogeita sei bat polizi, basora joan ziren Jonen bila, baina Jon asko ibiltzen zenez basoan, ezagutzen zituen hamabi pasadizoetatik urrutienera joan zen, hori bai, ezkutuka. Pasadizoaren barruan gaztelu bat zegoen eta han bi egun geratu zen,eta bi egunak pasa eta gero basora itzuli zen. Herrira joaten ausartu zen hurrengo egunean eta herrian berrogeita hamaika polizi talde zeuden, ez zekiela zer egin eta bankura 3.000 euroak itzuli zituen, baina bankuko nagusiari hauxe esan zion:

-Poliziak etortzen badira ea diru gehiago lapurtu dudan galdetzera, esan diru guztia  itzuli  dudala, baina uste badute gezurra dela esan niregana etortzeko, bale?

 Jonengana joan ziren poliziak, eta polizi guztiak haien pistolekin Joni apuntatzen zioten baina Jonek esan zien:

-Ez dut ezer txarrik egingo, egitan!

Eta poliziek bakean utzi zuten. Eta harrezkero bere etxe berrian ezkutuka ibili gabe lasai bizi izan zen.

IZADI