GABON KONTZERTUA

 

Abenduaren 19an, asteazkena, LH 4.5. eta 6. mailakoek kontzertu bat egin genuen eskola guztiarentzat.

Kontzertu hori txirularekin jo genuen eta hiru kanta jo genituen: Din-dan-don, Ilargia eta Kanpaiak jaietan. Din-dan-don bi ahotsetan jo genuen eta jendeari asko gustatu zitzaion. Espero dugu hurrengo urtean berriz egitea baina beste kanta batzuekin.