ELENAREKIN SOLASEAN
Ñarri txintxoa al da? Oso, gaztetan bihurrikeriak egiten zituen baino orain ez. Kasu egiten al dizue? Bai, oso obedientea da, orain batzuetan ematen du ez duela kasu egiten baino ondo entzuten ez duelako da. Zenbat urte ditu ? 14 urte eta lau hilabete ditu. Non jaio zen ? Ez dakigu, bere jabeek utzi egin zuten sasi batzuen artean Zizurkilen eta guk han aurkitu genuen 6 hilabete zituela. Non bizi da orain ? Orain Anoetan gure baserrian bizi da. Zein arrazatakoa da ? Arratoi txakurra da baino nahasketa Hezurrik jaten al du? Zer jaten du? Gustukoak ditu baino guk ez dizkiogu ematen, hortzak ere zaharrak ditu eta, tarteka haragi gizenak ematen dizkiogu eta gazta asko gustatzen zaionez, gazta azalak ere ematen dizkiogu. Bestela pentsua jaten du.- Pixa etakaka non egiten ditu ? Kanpoan belarretan egiten du. Bera bakarrik ateratzen da, guk bakarrik, atea irekitzen diogu eta berak eskatzen du zaunka berezia eginez.
- Lo egiteko toki berezirik ba al du edo zuekin egiten du lo ? Bai, bere etxetxoan lo egiten du, baina gure gelan. Lehen trumoiarekin beldurtu egiten zen baino orain entzuten ez duenez, oso lasai egoten da.
- Gaixotzen al da? Zer egiten duzue gaixotzen denean? Gutxitan gaixotu da baino orain bai, belarriko minak izaten ditu, albaitariarengana eraman ondoren botika ematen diogu.
- Zer gaixotasun pasa ditu? Belarriko infezioa, atzeko hanketan reuma, txitxareak, arkakusoak eta akainak, bueno hauek ez dira gaixotaunak baino. Behin Burgosko herri txiki batean bueltatxo bat ematen ginela, etxe zahar batean satu zen eta usaintzen hasi zen, eta etxe hartatik beltz-beltza atera zen, usaindu zuena akainen kabia zen eta dena akainez beteta atera zen, sekulakoa izan zen. Errekan garbitu behar izan genuen eta gero botika eman. Beste behin oso triste zegoen, gu etxera bueltatzen ginenean ez zigun kasurik egiten, ez zuen isatsa mugitzen, eskailerak ere poliki-poliki jaisten zituen eta pentsatu genuen gaixotasunen bat zuela , albaitariarengana eraman genuen, probak egin zizkion eta ez zion ezer aurkitu baino esan zigun agian depresioa izango zela eta bolita homeopatikoak ematen hasi ginen eta orduz geroztik askoz hobeto dago eta orain igandero hartzen ditu bolitak.
- Oporretara joaten zaretenean zuekin eramaten al duzue? Gurekin eramaten dugu gehienetan, batzutan oso urrutira joan behar badugu edo hegazkina hartu behar badugu ama eta izebarekin uzten dugu.
- Non eta noiz dutxatzen duzue? Ileapaindegira eramaten al duzue ?Bañeran bainatzen dugu ur epelarekin.
- Beste txakurrik izan al duzue? Bai, txikia nintzenean Bixer izena zuen eta 16 urterekin hil zen. Gero Kixkur azaldu zen abandonatua, hura hil zenean Pintto hartu genuen eta ondoren Ñarri.
- Ñarrik arroparik ba al du janzteko? Ez, ez du behar. Horiek pertsonen kontuak direla iruditzen zait.
- Zerbaitetan laguntzen al dizue ? Bai, gaixorik egon naiz bolada luzez eta etxean egon behar izan dut, sekulako konpañia egiten du.Lehen zarata arraroa entzundakoan abisatu egiten zigun, orain ezin du ez baitu entzuten. Xaguak harrapatzen ditu.
- Paseatzera ateratzen al duzue?Bai, askotan Bilbon egoten gara eta han paseatzera ateratzen dugu.
- Asko jolasten al du?Orain ez, txikitan bai.
- Saltok egin eta arropa zikintzen al dizue ?Erakutsi egin genion hori ez egiteko.
- Jostailurik ba al dauka?Ez dauka jostailu berezirik.
- Opariak egiten al dizkiozue?Ez.
- Beste txakurrekin ondo konpontzen al da?Bai, ez du inoiz koskarik egin.
- Zaunka egiten al du? Noiz?Bai , kanpora atera nahi duenean,...
- Zertarako daukazue txakurra?Konpañia egiteko betidanik gustatu zaizkigu txakurrak.
- Anekdotarik ba al duzu? Behin etxean familiako bazkari bat egin behar genuen eta arkumea genuen prestatuta erretzeko, Batzuek sua egiten, besteak mahaia prestatzen ginen bitartean arkumea desagertu zen eta han ikusi genuen Ñarri bera bainoa arkume handiago bati hankatik hortzekin tiraka. Gero bai, erre eta gero eman genion zatitxoren bat jateko. Beste behin lagunek etxean meriendatzera etorri ziren eta puzkar usaina sumatu genuen etxean. Gu elkarri begiratu eta esan genuen: zu izan al zara? Eta zu? Orduan konturatu ginen Ñarri izan zela.