Pagoeta
2008ko azaroaren 20an Pagoetako Parke Naturalera joan ginen Lizartzakoekin. Pagoetan 4.500 landare mota daude, zuhaixkak, zuhaitzak, eta hainbat landare daude. Pagoetara landareak ikustera joan ginen. Guri eguraldi txarra tokatu zitzaigun. Antzerkitxo bat egin genuen. Taldeka jarri ginen, galdera bat asmatuta domina bat ematen ziguten taldeari bat eta sei galdera ziren. Galderak landareei buruz ziren.
Pagoetan mota askotako eta munduko leku askotako landareak eta arbolak daude ere, ikusi genuen goroldio bat arbolaren tamainakoa eta esan zigun lehenago 30 metrotakoak izaten zirela; ikusi genuen ere pinu bat munduko handiena, sekuoia, eta horietako baten barruan tunel bat egin zuten kotxeak pasatzeko; ikusi genuen ere platanondo bat. Esan ziguten ere munduko landareri zaharrenak algak direla eta bigarren zaharrena goroldioa dela eta hirugarren zaharrena garoa.
Baserrian sartu ginenean hazi desberdinak ikusi genituen. Erakutsi ziguten ere nola ernaltzen diren landareak, batzuk haziekin eta beste batzuk esporekin.
![]() |