UNIBERTSOA

Zientzilariek pentsatzen dute Big-Bangen leherketatik sortu zela unibertsoa. Unibertsoko dentsitate guztia espazioko puntu batean lehertu egin zen. Lehertutako energia guztia norabide guztietatik atera zen, orduan milioika urte ondoren sortu ziren lehenengo izarrak eta galaxiak. Harrezkero, unibertsoak

jarraitzen du gelditu gabe eta eraldatzen.

Unibertsoa zabaltzen ari da eta horrek suposatzen du mugatuagoa zegoela. Hortik atera zuten puntito txiki hori.

 

Materia, enegia, espazioa eta denbora unibertsorik gabe ez ziren sortuko. Unibertsoa oso handia da baina ez da infinitoa, bestela planeta infinitoetan materiak egongo lirateke. Unibertsoak galaxia asko dauzka bere barnean. Kumulu baten barnean ehun milioi galaxia daude eta horrek super komulu bilakatzen ditu.

 

 

 

Galaxia izugarriak daude Andromeda bezala edo txikiak bere bizilagun M32 bezala. Andromeda guregandik 2.200.000 argi-urtetara dago. Lehenengo galaxiak hasi ziren osatzen 1.000 milioi urte Big-Bang ondoren. Galaxiak taldeetan elkartzen dira eta galaxien kumuluak osatzen dituzte. Galaxiak osatzen dituzten, izarrak ere bizitza dute: jaiotzen dira, bizitza bat daukate eta hil egiten dira. Andromeda da guregandik gertuen dagoen galaxia izugarria. Guk orban distiratsu bat bezala ikusten dugu. Galaxiak pixkanaka-pixkanaka elkarrengandik urruntzen ari dira.   

Galaxiak  izarrez  eta  gasez  eginak  daude.

Begi  hutsez  bospasei  mila    izar  ikusten  dira   lurretik.  Guztiak  Esne Bidekoak .

Gure  galaxian bakarrik,  200.000   milioi izar  gora  daude .  Izarren   kolorea  gainazalaren  tenperaturaren  araberakoa   da ,  beroenek  argi  urdina  igortzen dute  eta hotzenek gorria. Urdinatik gorrira kolore desberdinetako izarrak daude.

 

 

Argi-urtea unibertsoa neurtzeko erabiltzen den unitatea da. Guk ezagutzen  dugun  gauzarik azkarrena argia da.Argiaren abiadura hutsean 299.792.458 m/s-koa da. Argiak 300000 km/s-ko abiadura hartzen du. Argiak urte batean egindako distantziari Argi-urtea deitzen zaio,  hau da :

9,46 x 10¹² km =946000000000000 km.

-Argiak 8 minutu behar ditu Eguzkitik  Lurrera heltzeko.

-Izarrik gertuena, Proxima Centaury, guregandik 4,22 urtera dago.

-Esne bideak, gure galaxiak 100000 argi-urteko diametroa du.

Galaxia bakoitzaren gorputza besteek erakartzean mugitzen  da.

 

Esne bidea gure galaxia da; bere forma espiral bat da. Eguzki sistema, espiraletako besoetako batean  dago, galaxiaren erditik 30.000 argi-urtetara eta galaxiako ertzetatik 20.000 argi-urtetara.

Gure galaxiak 100.000 izar eduki ditzake eta haietako bat eguzkia.

Gure galaxiako diametroa guztira 100.000 argi-

 urtekoa da eta masa bat dauka eguzkiarekin konparatuta bi bilioi aldiz handiagoa.

Gure galaxiak bira bat egiten du galaxiaren erdikaldean eta 270 km segunduko mugitzen da.

Zientzilariek pentsatzen dute gure galaxiaren erdialdean zulo beltz indartsu bat dagoela.

Astronomoek ikerketa batean ondorioztatu dute planeta batek sortzeko 3.000.000 urte behar dituela. Kalkulu hori egiteko Orion eta Perseus konstelazioei begira jarri dira. Lurretik 1.000 argi-urtera dauden izarrei behatzen, izar gazteek inguruan hautsesko eta gasezko disko bat dutela pentsatzen dute. Izarra zahartuz doan heinean, hauts eta gas horiek pilatu eta planetak sortzen direla uste dute zientzialariek.

 

Eguzkiaren azaleraren tenperatura 5000ºkoa da eta     eguzkiaren barruan hamalau milioi gradu baino gehiago daude. Eguzkiko gainazala ez da batere lasaia. Ekaitzak erupzioak eta haize bolada oso bortitzak egoten dira. Diotenez, eguzkiaren barnealdea etengade mugitzen da, eta horrek eguzkiaren gainazalaren eragiten omen du eta horrela  sortzen omen dira erupzioak eta haize –ekaitzak .

Eguzkiak orban beltz eta borobilak ditu eta lekuz aldatzen dira. Orban horiek tenperatura baxuago dute.

Planeta guztietatik Merkurio da txikiena eta eguzkitik  hurbilena dagoena ere bai . Merkurio oso planeta      beroa da. Azalean bataz besteko tenperatura  179 gradukoa da, baina  gauean tenperatura -183 gradutara Jaitsi daiteke.

 Merkuriok atmosfera oso xumea du, orduan ez ditu gelditzen meteoritoak, eta bolada batean meteorito asko erori zitzaizkion gainera eta horregatik dago Merkurio kraterrez betea. Merkuriok gainazala ilargiaren antzekoa dauka.

 

Artizarra  eguzki sistemako  bigarren  planeta  da  Merkurio  eta  Lurra  artean  dago .

Venus  izena du ere, eta   jainkosatik  dator.  Artizarra  lurraren  bikia   izan  zen   oraindela  milioika   urte .  Negutegi  efektu  handi  baten  ondorioz benetako  infernua   bihurtu  da.  Merkurio eguzkitik hurbilago dago baina Artizarrean  bero  gehiago  egiten  du . Aspaldian Artizarraren  likidozko  itsasoak   zeuden  baina  negutegi  efektukik    ura  lurrintzen  hasi  zen  negutegi  efektua  ereagotuz.

ONGI BABESTUTAKO PLANETA

 

Lurrak badu bere inguruan babes geruza bat: Atmosfera. Lurra atmosferarik gabe zulatu egingo litzateke eta eguzkiaren izpiek Lurra erreko lukete.

Atmosferarengatik meteorito batzuk Lurra ukitu baino lehen desegiten dira, eta Eguzki izpiak iragazi egiten dira. Atmosfera lodiera geruza desberdinetan banatu dezakegu.

-Troposfera: 0-10kilometroko altitudea dauka.

-Estratosfera: 10 -50 kilometroko altitudea dauka.

-Mesosfera: 50-80 kilometroko altitudea dauka.

-Ionosfera: 80-640 kilometroko altitudea dauka.

-Esosfera: 640-9600 kilometroko altitudea dauka.

Martitz erromatar mitologiako gerla jainkoaren izena ezarri zioten. Martitzek ezizena du planeta gorria. Martitzek bi ilargi ditu, Phobos eta Deimos. Martitz eguzkitik 227.936.637km ra dago. Martitz lurretik 55.758.006km ra dago. Martitzek bere lurra osatzen duten mineralen oxidazioak ematen dio kolore berezi hori. Oxidazioa metalak (burdina, adibidez) herdoilarazten dituen erreakzioa da.  Martitzen garai batean ura egon zela uste  dute zientzialariek eta uraren arrastoak bilatzen hari dira.

Marteren eta Jupiterren orbiten artean, gerriko bat dago 550 milioi kilometro ditu bere luzeran eta gainera 18.000 asteroide. Asteroideak arkaitzezkoak edo metalezkoak dira.

1776 an Johann D. Titius astronomo alemaniarrak, Marte eta Jupiterren arteko planeta baten existentiaz hitz egin zuen.  

    

Jupiter planetarik handiena da izugarrizko aldearekin. Lurra baino 318 aldiz masa handiagoa dauka eta lurra baino hamaika aldiz diametro handiagoa dauka. Gasez eta helioz osatuta dago Jupiter. Oso atmosfera bizia dauka 140 m/s(500k/h)

 abiadurako haizearekin eta oso bereizgarria den ekaitz batekin, orban gorri handia deiturikoa. Bere izena Jupiter erromatar jainkoarengaitik datorkio. Bere errotazio higidura hamar ordu baino gutxiagoan osatuz errotazio-periodoa laburrena du. Beste planeta guztiak batuta baino 2,5 aldiz masa ahundiagoa dauka.

Saturno Eguzki sistemaren  tamainaz 2. planeta  da. Saturnoren eraztunak eraztun txikiagoez osatuta daude. Eraztun horiek ehunka milioi arrokaz eta izotz puskaz osatuta daude. Batzuk etxeak bezain lodiak, besteak,aldiz, hautsa bezain txikiak dira. Saturnoren eraztun horiek oso zabalak dira(guztiak batuta 275.000 km baino gehiagoko zabalera dute),baina nahiko meheak:1,5 km-ko lodiera besterik ez dute. Daukaten materialekin osatu dezakete esfera batzuk ilargiaren tamainakoak. Orain dela 400 urte deskubritu zituzten Saturnoren eraztunak eta oraindik jarraitzen dute misterio bat izaten. Denborarekin kometen eta asteroideen pusketak hartzen ari dira.

 

Urano, eguzikitik, zazpigarren planeta da eta eguzki sistematik hirugarren handiena da. Urano da lehenengo planeta teleskopio bidez William Herschelek 1781 martxoaren 13 an aurkitu zuena. Urano laugarren mardulena da. Uranoren atmosfera hidrogenoz, metanoz eta beste gasez osatuta dago.

 

Neptuno Eguzki sistemaren 8. planeta da. Eguzkitik 4494 milioi km-tara dago. Neptuno gasez, hidrogenoz eta helioz osatuta dago. Haizete bortitzak 1400km/h abiadurakoak  daude. Bere tenperatura  –218°C –koa da. Bere ilargiak hauexek dira: Naiade, Talasa, Despina, Galatea, Larisa, Proteo, Nereida eta Triton. Triton Neptunok daukan ilargirik handiena da eta Tritonek gainazala edozein planeta baino hotzagoa du. Neptunoren eraztunak Saturnorenak baino ilunagoak eta txikiagoak dira.   

Kometak argizko orbanak  buztan argitsu batekin dirudite. Kometak  gorputz  hauskorrak eta  txikiak dira eta  forma  irregularra daukate.  Kometak sustantzia gogorrez eta gas izoztuez osatuta daude. Kometak  uzten dute argiaren aztarna eta horiek dira botatzen dituzten gasak.

Kometak planetak baino orbita luzegoa dute. Kometaren orbita Eguzkira asko  gertura daiteke eta Plutonen orbita baino urrutiago joan daiteke.

Kometak Eguzkira hurbildu eta berotzen direnean, gasak ebaporatu egiten dira eta horrela bere buztana ikus dezakegu. Urruntzen direnean hozten dira  , gasak izoztu egiten dira eta isatsa desagertu egiten zaie. Pentsatzen da asteroideak kometaz osatutako nukleoak direla.

 

Zulo beltza da zeruko gorputz izugarrizko grabitatea daukana. Zulo beltzak izugarrizko grabitate indarra dauka, eguzkia baino askoz ere handiagoa.

Zulo beltza, beltza da argia ere xurgatzen duelako.

 Zulo beltzak xurgatzen duen argia ez da geihago ateratzen. Zulo beltzak txikiak izan litezke eguzkiaren tamainakoak baino izugarrizko dentsitatearekin edo bestela handiak milioika izar taldeen tamainakoak baino dentsitate gutsiagorekin.

 

Quasareak urruti dauden objetu batzuk dira izugarriko enegia daukatenak. Quásareak mila milioi argitsuagoak dira izarrak baino. Zientzialariek pentsatzen dute zulo beltza egon litekeela bere barnean. Aurreneko quásareak 1950ean bilatu zituzten. Aurkitu diren quásareak 60 mila aldiz argitsuagoak dira Esne Bide osoa baino.Quásareak nahiz eta oso, oso, oso urruti egon ikus ditzazkegu. Mila milioi argi urtera daude quásare batzuk. Quasare bat mila galaxiak daukaten argi guztia baino askoz ere gehiago da.