TXAKURRAK

Gure eskolara Bittor izeneko gizon  bat etorri zen bere bi txakurrekin, bera txakur hezitzailea da. Border Collie da txakurren arraza eta ekarritako txakurren izenak Luki eta Bat dira. Lan honetan 10 urte daramatza. Oso gustora dago lan honekin. Egunero gutxinez 10 minutu  erakusten egoten da. Pixkanaka  erakutsi behar zaie. Bittorrek esaten du txakurrei ez zaiela jo behar.

Txakurrentzat pentsua da janari hoberena da, fruta ere gustura jaten dute. Arrautzaren gorringoa  ilearentzat oso ona da.Txakurrak etzanda denbora askoan egoten dira eta horregatik egurrezko zorua  edo lastoa da onena bestela besoak eta hankak urratzen dituzte. Etzanda asko egoten dira, lo gutxi egiten dute. Ondo zaindu eta janari egokia eman ezkeroz  ez dira gaixotzen, albaitariarengana eraman beharrik ez dago.Urtean behin bakarrik jartzen dio indizioa txitxareak ez edukitzeko.

Bittorrek 6 txakur ditu eta pixa eta kaka egitera ateratzen ditu egunero gutxienez hiru aldiz. Txakurretan borroka  irabazten  duena nagusia izango da.  4 urte behar dira txakurrei ondo erakusteko.  Esan digu txakurrak urte bat duenean hanka bat duela, bi urterekin bi hanka, hiru urterekin hiru hanka eta lau urte ondoren lau hanka eta burua.

Oso hitzaldi polita eta interesgarria eskaini zigun Bittorrek.