TXITA GALDUA

Bazen behin txita bat bere lau anaiekin eta bere amarekin basoan bizi zena. Txitak Piolin izena zuen, hori-horia zen, nahiko txikia, oso bihurria zen baina txintxoa, argala eta anaietatik, txikiena bera zen. Piolin egunero paseatzera irteten zen amarekin eta anaiekin. Egun batean, Piolinek hosto berde bat ikusi zuen eta distraitu egin zen. Amak behin eta berriz deitzen zion baina Piolinek kasorik ez. Orduan ama eta bere lau semeak dagoeneko joanda zeuden eta Piolinek atzera begiratu zuen eta esan zuen:

-Ama oraintxe noa!-ohiuka.

Baina bere aurrean ez zuen ezer ikusi eta orduan negarrez hasi zen:

-Amatxo non zaude? Zurekin egon nahi dut!

Lasaitu zen eta bat-batean Piolinen aurrean barraskilo handi bat agertu zen eta Piolinek nolako sustoa hartu zuen!

- Aizu, niri horrelako sustorik ez eman!-haserre jarri zen Piolin. Eta barraskiloak etrantzun zion:

-Lasai, ez dizkizut susto gehiago emango!-esan zuen barraskiloak.

-Kaixo ni Piolin naiz eta zu?

-Ni Pepito barraskiloa naiz!

- Pozten naiz zu ezagutzeaz.

-Baita ni ere.

-Joango al gara paseatzera?-esan zuen Piolinek. Eta Pepitok erantzun:

-Bale...

Jarraian paseatzera joan ziren eta beste lagun bat ezagutu zuten: suge bat.

Barraskiloak esan zuen:

-Kaixo ni Pepito naiz eta hau nire laguna Piolin!

- Kaixo Zi... naiz.

-Oso suge polita zara!-esanzuen Piolinek.

-Eskerrik asko!

Paseatzen jarraitu zuten eta gero txerri batekin elkartu ziren.

Piolinek esan zuen:

-Kaixo ni Piolin naiz eta hauek nire lagunak dira: Pepito eta Zi...

-Kaixo ni Kurrin-kurrin naiz.

Halako batean, ikusi zuten festa bat zegoela animalientzat eta lauak festa horretara joan ziren. Festa horretan denetik zegoen: jokoak, tartak, musika...

Ordu bat geroago Piolinen ama eta anaiak festa horretan agertu ziren (gonbidatuta zeudelako), kasualitatea! Piolinek ez zuen sinisten ama hor zegoela baina azkenean sinetsi zuen. Oso ondo pasa zuten festan eta handik aurrera Piolin amari hegoa emanda joaten zen paseatzera.

Hortik aurrera oso pozik bizi izan ziren.