Urtarrilaren 30ean Bakearen Eskolako Eguna ospatzen da.
Lehenengo aldiz, 1964ean ospatu zen ekimen aitzindaria, ez gobernuarena, burujabea eta borondatezkoa , Hezkuntza Ez-bortxadun eta baketzaileari buruzkoa, Llorenc Vidal irakasle espainiarrarena delarik.
Egun horretan lortu nahi den helburua hau da; tolerantzian eta tolerantziarako, lagunkidetasunean, elkarren adostasunean, Giza Eskubidearekiko errespetua, bortxarik eza eta bakerako hezkuntza lortzea.
Egun honetan, ikastetxeak, prestakuntza, arraza, kultura eta erlijio desberdina izan ahal duten pertsonen arteko elkar aditzeko eta bakerako tresnak bihurtzen dira, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak aintzat hartua, 1976ko azaroaren 29ko Ministerioaren Aginduaren bidez.
1948ko urtarrilaren 30ean Indiako aitzindari nazionala eta izpirituala, Mahatma Gandhi, tiroka hinduista fanatiko batek hil zuen.
Ospakizun hau aukera bat da gure Erkidegoko ikastetxeak prestakuntza, arraza, kultura, erlijio… desberdina duten pertsonen arteko bakerako eta elkar ulertzeko tresnak izaten laguntzeko.
Ezin dugu ahaztu eskola gizarte baten isladapena dela, akatsak konpartituz, baina eskolan bizitzarako ere hazten da eta ikasleengan beharrezko gaitasunak garatzea bilatzen da gizarteko partaidetza aktiboaren alde.
gehiago irakurri
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza arloak 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako material didaktikoa gogo handiz aurkeztu nahi dizu. Pispas: koloreen mundua izeneko material hau 5 tailer didaktikok osotzen dute eta bere helburu nagusia jolasen bidez heztea da.
Urtarrilaren 30ean izango da, astelehena, 10:30an Gernikako Bakearen Museoan.
Irakasleentzako INFORMAZIOA
KARTELA eta TAILERREN INFORMAZIOA
gehiago irakurri
XIII MATEMATIKA JARDUNALDIAK
2012ko otsailaren 27tik, martxoaren 1era
gehiago irakurri
Bokazio zientifikoak eta zientziara hurbiltzea sustatzen jarraitu asmoz, Eureka! Zientzia Museoak BIZITZA ZIENTIFIKOAK topaketa antolatu du.
EAEko DBH 3ko eta 4ko Batxillergo ikasleentzat.
Izena emateko epea:
2011ko abenduaren 15etik 2012 otsailaren 10era arte.
Matrikula egiteko: www.eurekamuseoa.es
gehiago irakurri
DONOSTIA lectures on Multilingualism and Education
Faculty of Education, University of the Basque Country,
Donostia, January 24, and January 30, 2012
gehiago irakurri
Hitz hauek bitarteko direla, jakin arazi nahi dizut Ikerketa, Unibertsitate eta Hezkuntza Departamentuak, formakuntzarako ekintza hau antolatu duela, Ikastetxean Gizarterako eta Herritartasunerako Gaitasuna garatzeko aukera bat izateko helburuarekin: "Educar en y para el conflicto”
Hezkuntza, Elkarbizitza, Pakea eta Giza Eskubideen gaien inguruan curriculo zabala duen Paco Cascón Soriano irakaslea izango da formakuntza honen arduraduna.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Pakea eta Giza Eskubideen inguruko UNESCO katedrako “Cultura de Paz”-en inguruko Diplomaturan irakaslea.
Informazio gehiago:
http://www.epd.uji.es/web/comun/archivos/cv/cv_P_Gascon.pdf
Bi edizio antolatu dira ahal eta ikastetxe gehien parte hartu ahal izateko. Horrela Donostian eta Bilbon egin da.
Donostia: 2012ko urtarrilaren 23, 24, 30 eta 31 eta maiatzaren 9, 15 eta 16 Donostiako Berritzegunean egingo da
Ordutegia: 9:30-14:30
Formakuntzaren iraupena 35 ordukoa izando da eta ziurtagiria izando du.
Partaideak:
1. 2010-11 ikasturtean Gizarterako eta Herritartasunerako Mintegian parte hartu zuten ikastetxeak
2. Elkarbizitza planean ekintzak garatzen dituzten ikastetxeak
3. Ikastetxeetako orientatzaileak eta kontsultoreak
4. Berritzegunetako Elkabizitza jarduera-eremuko aholkulari erreferenteak
Inskripzioak Gipuzkoa:
http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/inscripcion.php?codigo=1170BGNC24
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaá andreak, IKASTEA, euskal hezkuntza-komunitaterako web-atari berriaren aurkezpenerako gonbitea luzatzen dizu. Miguel Unamuno BHI areto nagusian (Bilboko, Licenciado Poza, 1).
Datorren abenduaren 12an, goizeko 10:30etan egingo da.
Bertaratzea ondorengo telefonoan (945-016540) baieztatuko bazenu eskertuko genizuke
Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan
Euskadi
Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Institutua
C/ Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria -Gazteiz
Telefono-zenbakia: 945019924 945019923
www.kontsumo.net
gehiago irakurri
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko
zuzendariaren jarraibideak; EAEko ikastetxe publikoetako zuzendarientzako
Hasierako Prestakuntza Programa egiteko deialdia egiten dutenak.
Otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuaren bidez, ikastetxe publikoetako zuzendariak aukeratzeko prozedura arautu zen eta, horrez gain, prozedura horren arabera aukeratutako zuzendarien jarduna eta haiek gauzatutako jarduerak ebaluatzeko beharra ezarri zen. Aurrerago arautuko da ebaluazio-prozesu hori, laster argitaratuko den eta dagoeneko ikastetxeetako zuzendariei aurkeztu zaien Agindu berri baten bidez.
gehiago irakurri
Hezkuntza Sailburuordetzaren ARGIBIDEAK, EAEko ikastetxe itunpekoei 2011-2012 ikasturterako curriculum-aniztasuneko taldeak baimentzea eskatzeko dei egiten diena.
gehiago irakurri© 2010 Lasarte-Oria Berritzegunea
Arranbide 17 - 20160 Lasarte-Oria (GIPUZKOA)
WAI-A | XHTML | CSS | Lege oharra - iametza interaktiboak garatuta