|
| |
Gure
herriko eskola bakarra Ikaztegietako Herri Eskola da. Izen berdina daraman
herrian kokatua eta bertan, herriko ia haur guztiak eskolatzen ditu.
Ikaztegieta,
Tolosaldeko bailaran kokatua dago eta 400 biztanle inguru ditu.
Irakasle, ikasle eta gurasoen eguneroko esku
hartzearekin osatzen eta egiten dugu eskola.
Ofizialki, lau gelatan funtzionatzen dugu; haur kopuru eta mailei
begiratuz antolaketa alda daiteke urte batetik bestera. Egun, 46 haur ditugu 2
urtetik 12 urtera bitartean.
Ikaztegietako Herri Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikien Elkarteko kide da.
Elkarte hau Gipuzkoako 25 Eskola Txikik osatzen dute eta elkar lanean aritzen
dira, bai gurasoak, bai irakasleak, eskola txikiek dituzten arazoei konponbide
bateratua emateko.
Ikaztegietako Herri Eskola, Baikarako (Gipuzkoako ikasleen gurasoen
federazioa) kide ere bada. Horrenbestez, ikastetxe gisa dagokigun eta
interesatzen zaigun hainbat informazio helarazten zaigu.
Eskolak hainbat baliabide eskaintzen ditu:
BALIABIDE PERTSONALAK:
 | Gela
bakoitzari dagokion tutoreaz gain, arlo desberdinetako espezialistez osatua
dago (musika, ingelera, heziketa fisikoa).
|
 | Behar
bereziei atentzio egokia emateko Pedagogia Terapeutikoko irakasle
espezialista dago.
|
TEKNOLOGIA BERRIEN
ERABILERA:
 | Ikasleak
eskolara sartzen direnetik hasten dira ordenagailuak ezagutzen eta
erabiltzen, bai lanerako eta baita jolaserako ere.
|
 | Astero
saioren bat egiten da bideo, diapositiba, CD edo DVD bidez, zenbait arlo
lantzeko.
|
LIBURUTEGIA:
 | Ikasturtez-ikasturte
liburu interesgarrienekin hornitzen da. Eskolako orduetan lanerako erabili
edota irakurtzeko, eta etxera eramateko aukera izaten dute.
|
 | Urtean
zehar irakurketa saio bereziak antolatzen dira, ikasle, guraso eta
irakasleek parte hartzen dutelarik. |
PSIKOMOTRIZITATE
GELA:
 | HHko
ikasleek, pixkanaka lortu beharreko gorputz trebetasuna, harremanak
bideratzeko gaitasuna eta orokorki, ezagutza sakontzeko bitarteko bezala,
psikomotrizitatea lantzeko gune aproposa dute. Gela hau materialez ondo
hornitua dago.
|
Baliabideez gain, eskolak baditu bestelako zerbitzuak
ere:
 |
JANTOKIA
herriko kiroldegian kokatzen da. Jangela aurtengo ikasturtean estrenatu dugunez berri berria da. Bertan bi arduradun daude
bazkaltzeko garaian eta ondorengo zaintzaz arduratzeko. Jangelan eskolako
edozein ikasle gera daiteke eta ikasle guztiek diru laguntzaren bat
jasotzeko aukera dute.
|
 | ESKOLAZ
KANPOKO EKINTZAK. Hainbat ekintza ezberdin antolatzen dira 3-12
urte bitartekoentzat (musika, ludoteka, pintura, judo, esku pilota, dantza...),
eskaeraren arabera. Eskolako zenbait gela eta herriko kiroldegia erabiltzen
dira iharduera hauetarako.
|
|