Ponenteen Aurkezpenak
Presentaciones de los ponentes.Badaukazue aurkezpena dena hemen:
http://www.elkarrekin.org/elk/Lib/Jardun2006/Tenéis todas la presntaciones aquí:
http://www.elkarrekin.org/elk/Lib/Jardun2006/indexC.html
Hiru Comenius proiektu
Conchi Begerak , Europar Programetako arduradunak, hiru Comenius proiektu aurkeztu zizkigun praktika eredugarri gisan.
Hasteko Urola ikastolatik ( Azpeitia/Azkoitia) Rafa Sanchez Muxikak hitz egin zigun. ELOS izeneko sare europarra izan zuen mintzagai. Funtsean, zenbait europar ikastetxe arteko lotura dugu, baina , ikastetxe horiek, bakoitza bere europar mailari eusten diolarik, europar orientazio duten ikastetxeak dira. Gauzak horrela, EAEko hiru institutu izango direla ELOSkideak irailetik aurrera ( Urola ikastolaz gain, Ekialde Gasteiztarra eta Bizkaiko Aixerrota) eta orain arte emandako pausoen berri eman zigun. Horrekin batera, sare horrek helburuen jakinaren gainean jarri gintuen, “europar orientazioa” zertan datzan argitzen zigun bitartean.
ELOSi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan
http://www.elos.europeesplatform.nl/Geroxeago Mutriku institututik azaldu ziguten, beren partaide europarrekin batera, aukeratutako gaiari buruzko eginiko ekimenak, hots, nola landu duten euri azidoa gelan eta gelaz kanpo, hemengoek eta hangoek, bakoitzak bere aldetik, edota bazkideekin batera. Silvia Goyogana eta Eduardo Zabala irakasleek bi gauza azpimarratu zituzten, lehenik Comenius proiektuak aurrera ateratzeko lotu zirela ikastetxeko bi mintegi, ingelesakoa alde batetik, eta zientzietakoa bestetik, eta , bigarrenik, giza harremanei buruz zenbat ikasi duten parte-hartzaile guztiek bisitaldian.
http://www.ikaslangipuzkoa.net/ikastetxeak/mutrikuHirugarrenez Carmelina Calabria, Laudioko
Canciller Ayala-Gregorio Marañon (LLodio) BHI izan genuen hizlari. Ingeleseko mintegitik sortu den Citicenship/Hiritartasuna deritzon proeiktuen berri eman zigun, haren hastapenetatik azken produktua gauzatu zuten arte. Ingelaren erabilera eta teknologia berriak bat egiten duen ekintza honek Holanda, Ingalaterra eta Poloniako irakasleak bildu ditu elkarlanean aritzeko. Horrela, denon artean onarturiko proposamenak, norberak bere gelara ekartzen zituen, zenbaitetan zentro osoko inplikazioa lortzen bazuen ere.
Gehiago jakiteko:
Informazio orokorra:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dib9/eu_2040/b9_e.htmlhttp://europa.eu.int/comm/education/programmes/programmes_en.htmlBazkideak bilatzeko gunea:
http://comenius.eun.org/ww/en/pub/comenius/index.htm
Finlandiako eredua

Matti Meri irakasleak Finlandiako Hezkuntza Sistemaren ereduaren hainbat ezagarri aurkeztu zituen Ostegun arratsaldean eman zuen hitzaldian.Hitzaldian erabi zuen PowerPoint aurkezpena Jardunaldien web-orrian aurki dezakezue:
www.gipuztik.net/jardun2006 . Gogoratu ere Finlandiaren Hezkuntza Sistemari buruz informazioa bildu dugula ondorengo web-orrian:
www.oriapat.net/zuzen/Finlandia .
Matti Meriren aurkepenean ikusi genuen bideo txikia ere eskuragarri duzue. Tamaina dela eta ezin dugu web-orrian zintzilikatu. Interesa baduzue baduzue korreo elektronikoz eskatzea (
oskar@oriapat.net).
Internet en el aula. Mariano Segura

La intervención de Mariano Segura, director del Centro Nacional de Información y Comunicación Educativa (CNICE), dependiente del MEC, ha sido muy interesante en la medida de que nos ha servido para conocer el “estado de la cuestión” de las TIC en el mundo educativo de todo el estado español.
Aunque ha estado centrada en el programa “Internet en el aula” que el CNICE lidera en colaboración con las Comunidades Autónomas, el Ministerio de Educación y la colaboración de Red.es, ha dado también una visión global de la historia y las tareas y resultados del CNICE, una reflexión sobre el papel de las TIC en el aprendizaje y, finalmente, del importante tema de la producción de materiales educativos de calidad.
Al final de este resumen se puede acceder a su presentación en PowerPoint.
De forma muy resumida podemos dividir su intervención en:
· La sociedad de la información y el conocimiento: se caracteriza por la capacidad de sus miembros (ciudadanos, empresas, administración) para obtener y compartir cualquier información instantáneamente, desde cualquier lugar y en la forma que se prefiera.
· Reflexión sobre el papel de las TIC en el aprendizaje: cambio del rol del profesor y del alumno, aumento del interés y la motivación del alumnado, mejora del trabajo en grupo, etc.
· Presentación de CNICE y su programa:
o Breve historia del CNICE desde sus orígenes en el año 87 con los proyectos “Atenea” y “Mercurio”.
o Objetivos
o Portal educativo: http://www.cnice.mec.es/ con información de la nueva estructura del portal, evolución de los accesos al mismo y una visión general de la navegación a través de él.
o La tele-formación: http://www.formacion.cnice.mec.es/
· Presentación del programa " Internet en el aula":
o Convenio marco entre el MEC, el Ministerio de Industria y Red.es. El papel de las CCAA
o Infraestructuras
o Creación de materiales educativos.
· Recursos educativos digitales en línea es el tema estrella de la intervención y el trabajo más importante que está haciendo el CNICE en este momento:
o Desarrollados por profesores
o Producidos con herramientas abiertas y configurables
o Accesos específicos para profesores, alumnos y familias.
o Modulares y reutilizables desde distintas perspectivas, áreas y niveles.
o La presentación detalla los niveles y áreas en los que se está trabajando.
Recomendamos una visita al portal del CNICE:
http://www.cnice.mec.es/
Ver Presentación
Haur eta Lehen Hezkuntza: Hezkuntza Bideo Digitalaren II. Lehiaketa 2006
Hezkuntza Bideo Digitalaren II. Lehiaketa 2006Iaz bezala, aurten ere, Hezkuntza Bideo Digitalaren II. Lehiaketa antolatu da, Berritzeguneen antolamenduaz eta
GILTZA (Grupo EDEBE)k babestuta eta lagunduta.
Hauek izan dira saridunak:

1. saria, "Ilargia" izeneko bideoa, Intxaurrondo Ikastola.
GILTZA (Grupo EDEBE) ko arduradunak 1. saria emanez irakasle ardunadunari.

Intxaurrondo Ikastolako Irakasle arduraduna.

2. saria,
"the weather machine" izeneko bideoa,
Joxe Miel Barandiaran LHI (Ataun).GILTZA (Grupo EDEBE) ko arduradunak 2. saria emanez Tere Dorronsorori irakasle ardunadunari.

3. saria,
¨Okindegian¨ Jakintza Ikastola de Donostia .Jakintza Ikastola irakasle arduraduna, Koro Sasiain .
Bigarren Hezkuntza: Hezkuntza Bideo Digitalaren II. Lehiaketa 2006

Hezkuntzarako Bideo Digitalaren II. Lehiaketan
Bigarren Hezkuntzako atalean
1. saria "hutsik" suertatu izan da, epaile-mahaiaren ustez aurkeztu diren bideoek ez zutelako behar zen kalitatea lehenengo saria izateko.

2. saria,
"El Petirrojo" izeneko bideoa,
Colegio Erain .Konrado Mugerza jauna, Eusko Juarlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendari-ohia, 2. saria entregatzen.

3. saria
"Bostgarrena ere ez" izeneko bideoa,
IES Hernani BHI.
Marisol Uria Andrea, Gipuzkoako Berrikuntza Pedagogiko Arduraduna, 3. saria entregatzen.
Aitorrek bere ikastetxean azken urteotan egin duten ibilbidea azaldu zigun. Ibilbide horren ondorio izan da hiru hizkuntzen programazio bateratua, testu-generoen
inguruan; horrela “testuen mapa orokorra” definitu dute eta “testu bakoitzaren definizioa” zehaztu.
Produktu hau ibilbide luze baten ondorioa da. Ibilbide horretan, gelako eguneroko jarduna hobetzeko asmoz, bilaketa lan erreflexiboaz eta talde lanaz baliatu dira; haien iritziz “kultura profesional autonomoa” garatzea ezinbestekoa baita aurrera egin ahal izateko.
Mintzaldian honako puntu hauek aurkeztu zizkigun:
- Hasierako erabakiak
- Proiektuaren helburuak
- Proiektuaren garapena
- HTB gauzatzeko gutxieneko definizioa
- Baieztapen orokorrak
- Testuen mapa orokorra
- Hemendik aurrerako lanak
Azalpena ardazteko erabili zuen power pointeko dokumentua hemen duzue http://213.96.129.186:82/Blog/HTBHegoaldeDonostia2006.ppt
Informazio zehatzagoa (testu bakoitza HHn eta LHn zehar lantzeko zehaztu duten mapa, esaterako) nahi izanez gero, haiengana joateko gonbitea luzatu zigun. Horretan interesatuta dagoenak mezu bat bidali behar digu helbide honetara normalkuntza@jaizkibel.net

Web log bat euskara lantzeko Batxilergoko bigarren mailan.
Maite Goñik Ordiziako Jakintza ikastolaren esperientziaren berri eman digu.

Web log bat hiru hizkuntza lantzeko DBHko ikasleekin. Mª Jesus Aldea, Asier Bidaurrazaga eta Patxo Landa Ortuella BHI ikastetxetik etorri zaizkigu bere esperientziaren berri ematera.

Hizkuntza gaitasunak H3n Txingudi BHIn: BHINEBI. Josu Castrillejok eta Lui Garciak aurkeztu digute ikastetxean daramaten proiektuaren gauzapena.
Aurkezpenean erabili ziren diapositibak beheko esteka sakatuz lor ditzakezue.
http://213.96.129.186:82/Blog/HizkuntzaGaitasunakBhinebiTxingudi

Ama Guadalupekoa ikastetxean ikastetxe proiektu bat bihurtu da "irakasleak ikasleei testuak irakurtzea".
Josune Lopezek azaldu digu irakasle guztien inplikazioa eta ikasleen emozioa proiektu honetan.
Hizkuntza gaitasunak H3n Txingudi BHI/BHINEBI
Hitzaldi honetan Txingudi Ikastetxeak aurrera daraman BHINEBI(Bigarren Hezkuntzan Ingelesa edukien Bitartez) proiektuaren bidez nola lantzen dire hizkuntz gaitasunak azldu digute.
Abiapuntua izan da hizkuntza guztietan gaitasun berberak lantzeko beharra. Hortik Europako markoak bereizten dituen gaitasunak nola lantzen dira kontatu digute.
Eleaniztasuna Antigua Luberri BHIn:zergatik, nola eta zertarako
Aurkezpen honeetan Antigua Luberriko irakasleek azaldu digut bere proeiktoen ibilbidea.
Zeintzuk izan dira Eleaniztasunaren bidea aukeratzeko arrazoiak, nola antolatu dute eta zer suposatu duen bai ikastetxeerarentzat eta baita ikasleentzat ere.
Bukatzeko etorkizunari begira dituzten erronkak eta kezkak azladu dizkigute.
Kultura ekintzailea. Joseba Amondarain
Hezkuntza sistema eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko kompromezua adierazi da.
Ikastetxearen eredua azaltzen da: ikastetxe irekia, testuinguru batean dagoena.
Gipuzkoa berritzailea ekiteko helburuaren barruan Gipuzkoa ekintzailea bultzatu nahi da. Honekin batera, Hezkuntza esparruan kultura ekintzailea sustatu nahi da.
Kultura ekintzailea. Joseba Amondarain

Hezkuntza sistema eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko kompromezua adierazi da.
Ikastetxearen eredua azaltzen da: ikastetxe irekia, testuinguru batean dagoena.
Gipuzkoa berritzailea ekiteko helburuaren barruan Gipuzkoa ekintzailea bultzatu nahi da. Honekin batera, Hezkuntza esparruan kultura ekintzailea sustatu nahi da.
Eskola Agenda 21, Gipuzkoako egoera
Eskola Agenda 21 proiektuak gaur egun Gipuzkoan duen egoera azaldu da:
- Eskola Agenda 21aren lan metodologia zein den.
- Komunitatearen partaidetza nola gauzatzen den.
- Eskola Agenda 21ek landu dituen gaiak: ura, mugikortasuna, hondakinak, kontsumoa, kalean bizi eta energia.
- Gipuzkoako Ikastetxeen partaidetza zenbatekoa den eta zein den progresioa
Matematika baliabideak arbela digitalerako.Orixe BHI
Hasieran, Deskartes proiektuaren appletak erabiltzeko jakin behar dena azaldu da, hau da, interaktiboak diren ala ez eta konfiguragarriak diren ala ez.
Ondoren aurkezpen hauek egin dira:
- Aritmetika eta algebra web orriaren aurkezpena
- Appleta konfiguratzeko prozedura
- Matematikako appleten aurkezpena

Hizkuntzen Trataera Batuaren esperientzia azaldu digu Aitor Etxartek. Iruñako Hegoalde ikastolan urteak daramatzate proiektua gauzatzen eta gelaratzen.

Hizkuntzen Trataera Bateratua: BHko edukien sekuentziaziorako Markoa azaldu digute Teresa Ruizek, Pilar Amurriok eta Maitena Olabarriagak.
Gaur egungo hizkuntz ereduetatik haratago URI RUIZ BIKANDIDuela 25 urte euskararen ezarpena funtsezkoa izan zen eskolako dinamika berritzaileentzat. Ereduen diseinuak ia oinarri teorikorik gabe, intuizioz, jarri ziren martxan. D eredua, ama hizkuntzan hezia izateko sortu bazen ere, praktikan asko zabaldu da beste ikasleentzat. Gaur egun eskolan erronka berriak ditugu: atzerriko hizkuntza gelan, espezialista asko Haur Hezkuntzatik hasita...eta partzializioaren arriskua hor dugu.
Euskarak ere erronka asko du: ikasleen euskara maila, ikasleek duten kode nahasketa, erregistroen nahasketa, ikasle aloglotak...Bestaldetik mundu euskaldunak gehiago eskertu behar du mundu erdaldunetik datorkion esfortzua.
Euskara ardatz delarik
GU bat asmatu behar dugu. Eskola ez da merkatua eta ezin dugu zatiketa soziala onartu, Ikasle etorkinak gure familiakoak izango dira hemendik gutxira eta danon artean asmatu behar dugu etorkizunerako bidea. Eztabaida, akordia, eredu sozial eta hizkuntz eredu baterakoia behar dira, beti ere ahaztu gabe eskolak bi helburu nagusi dituela: sozializazioa eta etorkizun profesionala bideratzea ikasle guztientzat.
Heziketa Zientifikoen Dimentsioa Lehen Hezkuntzan. Ordiziako Berritzegunean burututako mintegia.
Mintegian landu dituzten gaiak honako hauek izan dira:
- Heziketa zientifikoaren Programaren barruan "Aqua 10-12, Proiektu Kimikoak, Osasuna, Ingurunea eta ni" proiektuek dituen baliabideen erabilera.
- Laborategien antolaketa egiteko erak, ziurtasun arauak...
- Ikasleek egindako esperimentuen lanen aurkezpenak.
Kutxa Bidaiariaren proiektu telematikoa
Berritzeguneko aholkulariek proiektu telematiko-kolaboratiboa zer daen azaldu dute: helburuak, jarduerak...
Indoren, Intxaurrondoko eta Orixe ikastetxeetako ordezkariek beraien esperientziak azaldu dituzte: erabilitako baliabideak, garapena, ikasleek egindako jarduerak, balorazioa...
Arbela digitala interaktiboa

Victor Bermejok arbela digitala zer den azaldu du.
Ondoren, Jakintza ikastolak arbela digitalaren erabilera 4-5 urteko gelan aurkeztu du.
Erain ikastetxeak ez du izan denboraik bere azalpena egiteko.
Bukatzeko, Asetasuko ikastetxeak ekarri duen bideoa, arazo teknikoak direla eta, ezin izan da ikusi.
IKTren erabilera eta hedapena: Zestoako Telebista
Saioan azaldu dutena hau izan da:
- Egindako prozesu-ibilbidea
- Adibide praktikoak
- Proiektuen ebaluazioa
- Etorkizuna
Ingurugiroko zientziak
La Anunciata IkastetxeaAurkezlea: Juan Carlos Lizarazu
DBH eta Batxilergoko ikasleek Pasaiako ingurugiroaren azterketa eta arazoei buruzko ikerketa proiektuak egiten dituzte: trafikoa, ura, zarata, kutsadura...
Los alumnos de ESO y Bachiller analilizan el medio ambiente de Pasajes. Elaboran proyectos de investigación: el tráfico, agua, ruido, contaminación...
Maite Garaigordobil Landazabal: "Nerabeekin esku hartzea”

“Pertsonalitatearen garapena eta giza eskubideen hezkuntzarako programa. Nerabeekin esku hartzea”
Pertsonalitatearen garapenerako (emozionala eta soziala) jarrera prosoziala lantzeko eta biolentzia ekiditeko Nerabeekin lantzeko programaren diseinua, ezarpena eta ebaluazioa aurkeztu du.
Programa honek hiru helburu nagusi ditu:
1. Taldearen garapena bultzatzea.
2. Estereotipoak aurreiritziak eta pertzepzioak aztertzea eta identifikatzea.
3. Bazterkeria aztertzea eta etnozentrismoa gutxitzea.
“Ikas-komunitateen ekarpenak Bigarren Hezkuntzari” Mungia BHI

Bigarren Hezkuntzako Institutu honetan, gatazkak areagotzearen ondorioz eta honi aurre egiteko asmoekin, ikas-komunitateen bidea hartu zuten. Proiektu honen ondorioz, lortutako hobekuntzen berri eman dizkigute. Hauetatik hauek dira aipagarrienak: ikastetxeko bizikidetzaren hobekuntza, ikasleen ikaskuntza prozesuen areagotzea eta beste herrialdeetako ikasleen integrazioa erraztea.
PM.OTAÑO IKAS-KOMUNITATEA: Partaidetzaren esperientzia bat.

Ikastetxeko zuzendariak eman diohaser eskolaren kokapena eta ezaugarriak aipatuz.
Ondoren, emandako prozesuaren berri irakasle, guraso, ikasle eta bolondres batek azaldu dute:
- Sensibilizazioa eta formakuntza
- Proiektuaren onarpena
- Amets fasea: lehen dokumentua eta lehentasunen dokumentua.
- Antolaketa berria: batzorde kudeatzailea, batzorde mixtoa et ikasle ordezkaritza-asanblada
- Metodologi berria: talde interaktiboak, bolondresak gelan eta joku tutorizatuak
- Formakuntza ikas-komunitate guztiarentzat :bizikidetza marko komunitario batetan txertatuta.

NAHIKO: “Tratu txarrik gabe kidetasunez bizi”, Zumarraga- Urretxuko Ikastolan

28 ikastetxe sartu ziren Emakundek gauzatutako Nahiko programaren barnean, bat Urretxu Zumarragako ikastola da.
Urretxu Zumarraga ikastolako, LMH5.maila,3 tutorak, beraien geletan aurrera nola eramaten duten azaldu digute.
1.- Sarreran XXI.mendeko konpetentziei buruz hitzegiten dute.(Delors)
Nahiko programak irakasleei formazioa eskaintzen die, ikasleei tresnak eskarrekin bizitzeko eta familien lanketa; parte artesa.
Zergatik Nahiko?-Ordiziako berritzegunean Naro programaren berri izan zuten .Aukeratu zuten ere ikasleen b eharretatik abiatzen direlako.
2.- Programaren atalak eta denboralizazioa aipatzen dute eta koordinazio mintegiko atalak.
3.- Ikaslekin egiten den lana.Gogoeten ondorioak, bakarka edo taldeka. Jolasa da oinarria.
4.- Familia: Kuadernoen bitartez lana egiten dute; seme-alabekin batera.

Balorazioa: Aipatzen dute “hezkuntza komunitatearen ideia oso ondo batzen duela”eta irakasleen eta ikasleen iritziak ere luzatu dizkigute. Honekin hobetzeko bideak ireki zaizkie.(adb.- hizkuntzan jeneroaren erabilera)
Hitzaldiaren laburpena
+ Ponentzia honetan “Euskal Curriculuma” delako curriculum proiektua egiteko erabili den diseinuaren berri ematea da. Orain arte gure artean erabili diren curriculumen diseinuaz hitz egingo da; historikoki garrantzitsuenak izan direnak aipatuz eta laburki komentatuz hasiko da ponentzia.
Sarrera historiko hau bukatu eta gero LOGSEk proposaturiko currículum egitura aztertuko da eta “Euskal curriculuma”n erabiliko denarekin konparatuko. “Euskal currículum” delakoaren egiturazko osagai nagusiak aztertuko dira, ondoren diseinu honek dituen berezitasunen aipamenera pasatzeko.
“Euskal curriculum” delakoak aportazio berri batzuk egin ditu currículum diseinuan orain arte erabilita izan diren curriculumekin konparatzen bada. Aportazio horien berri emanez bukatuko da ponentzia hau.
Bere argitalpen batzuk:
El Proyecto PISA : mucho ruido. ¿Dónde están las nueces? /
Jesús María Goñi Zabala En:
Aula de innovación educativa, ISSN 1131-995X, Nº 139, 2005, pags. 28-31
El contexto, y su importancia, en el currículo de matemáticas /
Jesús María Goñi Zabala En:
Uno: Revista de didáctica de las matematicas, ISSN 1133-9853, Nº. 32, 2003 (Ejemplar dedicado a: Contextos para el aprendizaje de las matemáticas), pags. 5-7.
El razonamiento : una capacidad nuestra que depende de los demás /
Jesús María Goñi Zabala En:
Uno: Revista de didáctica de las matematicas, ISSN 1133-9853, Nº. 29, 2002 (Ejemplar dedicado a: Competencias matemáticas), pags. 67-76.
Internet y la educación : Una reflexión desde el medio familiar /
Jesús María Goñi Zabala En:
Comunicar: Revista científica iberoamericana de comunicación y educación, ISSN 1134-3478, Nº 10, 1998 (Ejemplar dedicado a: La familia y los medios de comuncación), pags. 117-124
Hezkuntza konpetentzietan oinarritutako curriculum-diseinua: Euskal Curriculuma
Jesus Mari Goñi Zabala, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Didaktika eta Antolakuntza saila, Donostiako Pedagogia Fakultatean.
Bere jatorrizko prestakuntza oso zabala izanik, aipatzekoa da goi-mailako ingenieroa dela eta Filosofian lizentziatua.
LH eta BHko Matematikako proiektu eta testu-liburuen arduradun eta egilea da, argitalpen anitzen autore. Hezkuntzarekin zerikusia duten gai asko jorratu ditu, IKTen erabilpena, irakasleen prestakuntza, baina, Matematikaren curriculumari buruzkoak, oso adierazgarri eta lagungarri dira, arlo horretako irakasleentzat. Matematikaren curriculumaren osagai guztiak, xedeak, helburuak, edukiak, prozedurazkoak batik bat, eta era egokian ebaluazioa osatzeko ideiak, aholkuak eta pista zuzenak eskaini ditu.
LOGSE indarrean jarri zenean, sare desberdinetako ikastetxe askotan, irakasleen prestakuntza programa baten koordinatzailea izan da. Programa horretan, arloko irakasleak gelarako erabiltzen zituen unitate didaktikoen azterketa sakon baten bidez, irakasle horren lanaren xedeak eta bere eguneroko praktika adierazten zen; horrela Euskadin indarrean zeuden diseinu-curriculumekin bat egitea ahalbideratzen zen. Programa horri esker, irakasle askoren hezkuntza jardunbidea aldatu eta hobetu izan da.
Azkeneko urteetan eta seguraski, hala Unibertsitatean eta Europa mailan sortutako proiektuaren bultzadaz, nola Ikasleen Nazioarteko Ebaluazioa Programaren eraginez, alegia PISA izenaz ezaguna den programaren eraginez, Hezkuntza konpetentziak izan ditu ikergai.
Haren esanetan:
"Konpetentziek aprendizaiaren emaitzak deskribatzen dituzte: ikasle batek dakiena edota erakusten dakiena aprendizaia-prozesu baten ondorengo da"
Zalantzarik gabe, "Euskal Curriculum" dokumentuaren ezaugarri ahaltsuena da, hezkuntza konpetentzietan oinarritutako curriculum-diseinua dela, eta gurekin dago diseinu horren arduraduna.
MURUMENDI LHI: “Inklusiborantz bidea egiten, Indexa aplikatuz”

Beasaingo Murumendi I.P.ko irakasle eta guraso batek inklusiba proiektua azaldu dute. Proiektuaren aurkezpena Ordiziako Berritzeguneko aholkulari erreferenteak, Pello Akizuk, egin du.
Ponentzia honi esker, azken hiru ikasturte hauetan inklusioaren inguruan ikastetxe honetan egin den lana ikusi dugu, batez ere INDEXaren aplikazoari dagokiona.
Urtez urte eginiko lana zehaztu dute:

· Lehendabiziko urtea (2003-4):
- Iklusiba batzordearen sorrera
- Helburuak: - elkarrekin lan egiten ikasi
- inklusioaren printzipioak ezagutu eta adostu
- gaiarekiko konzientziazioa eta sensibilizazioa
· Bigarren urtea (2004-5):
- Helburuak: - formakuntzarekin jarraitu
- komunitateari informazioa eman
- klaustroarekin formakuntza hasi
- INDEXa landu
- ikastetxeko diagnostikoarekin hasi
· Hirugarren urtea (2005-6):
- Proiektu globala
- Irakasleen formazioa: Modulua eta Garatu
- Indexa aplikatzen irakasleekin
- Guraso eta irakasleen formazioa (Ramón Flecha)

Eskolan aurrera eramaten ari diren praktika inklusiboak ere aipatu dituzte:
- Aniztasunaren trataera ikuspegitik
- Irakasleen arteko elkarlana, talde lana: aspalditik-elkarrekin
- Familaiaren kolaborazioa areagotuz

Amaitzeko, datorren ikasturteari begira aurrerabide hauek aipatu dituzte:
- hobetzeko plana eratu
- proiektu globala areagotu
- agente guztien etengabeko formazioa
- gelan talde interaktiboak bultzatzea
Murumendi eta inklusiba:
http://www.ordiziagune.net/
Jurjo Torres Santomé: "Jakintza eta informazio gizartean irakasleriaren papera aztergai"

Jurjo Torres Santomé: "Jakintza eta informazio gizartean irakasleriaren papera aztergai".
Gizartearen bilakaera eta honek eskolan izan duen eta duen eragina abiapuntutzat harturik, 16 puntu aztertzen ditu:
- Zeintzuk dira hezkuntzaren xedeak. Hezkuntza berriztapenak kontutan izan.
- Irakasleen gaitasunak gaur egungo egoerari aurre egiteko.Oinarri kulturala eta psikopedgogikoa behar dute.
- Informazio gehiegizko gizartea dugunez, ikasleei erakutsi beha diegu honetan manejatzen.
- Motibazioaren kultura landu behar da; aktualizazioa beharrezkoa da.
- Derrigorrezko kurrikuluma. Minimoak? Ez dira hain minimoak. Nola lantzen du irakasleak?Hobe da eduki gutxiago eta esanguratsuagoak eta gaitasunak inplikatzen dituenak.
- Administrazio bat oso burokratikoa daukagu. Komunikazio falta dago.
- Laguntza zerbitzuak.Desprotekzioa somatzen da. Jerarkikoki bizi da.Maila berdinean gaudenean ongi.Denokgaude proiektu berean(ikuskaritza)
- Kultura demokratikoaren hutsunea. Autoebaluaketa bultzatu behar da ikastetxetan; ez hain beste kanpoko ebaluaketa.

- Ikasleekin harremanetarako zailtasunak ditugu. Belaunaldiko ezberdintasunak somatzen dira.
- Aspaldiko informazioa,historioa oraingoarekin nahasten dugu.XIX.mendean geratzen gara askotan.
- Familiekin harremanak mantentzeko zailtasunak.Giza-trebetasunak landu beharko dira.
- Irakaslea gehiegi kulpabilizatzen duen giza eta polítiko sistema bat daukagu.
Espazio berdinean neska-mutilak , gaitasun eta arraza ezberdinekoak egotea.
- Komunikabideak pisu handia dute.
- Estereotipo merkantilistak beraien interesak proiektatu zituzten. Pribatuak publikoa baino hobe funtzionatzen duen ideia.
- Eskola erakundeari gauza asko eransten zaio: drogarako hezkuntza, emozioetarako hezkuntza...Eta gainera minimoak direla diote¡
- Hezkuntza prozesuak ez dira eskolakoak bakarrik, baizik eta ONGna, udaletxena...hau da, kanpoko eskintzak guztien artean koordinatzea.
JOSE ANTONIO CAMPOS: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua
JOSE ANTONIO CAMPOS: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua
Jardunaldi hauek, ikastetxeak aurrera eramaten ari diren dinamika eta esfortzuaren berri ematen digutela aipatu du.
Gipuzkoako Berritzeguneek proposatu zuten marko hau sortzea, helburu hauek lortzen dituztelarik:
· Ikastetxe emaileek besteei begira formakuntza erreferente bihurtzea
· Ikastetxeen arteko laguntza sareak sortzea
· Parte hartzen duten ikastetxeek gaur egungo ildoen inguruan kokatzea eta Berriztapen proiektuak ugaltzea
· Aurrera bideak ikustea, Berritzeguneen laguntzarekin aurrera eraman ahali zango direnak
· Foro desberdinetan parte hartzea, bai presentzialki eta baita ere birtualki.
Berrikuntzak duela hiru urtetik proposaturiko ildo nagusien aipamena ere egin du:
1. Eskola inklusiboa
2. Europar dimentsioa
3. Zientzia eta teknologia eta garapen iraunkorra
4. Hizkuntza trataera, eleaniztasuna
Azkenik, egun hauetan egiten eri diren PISAko ebaluazioaren aipamena ere egin du, zientzia arloari dagokiona.
Arantza Laca, Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaria

Arantza Laca, Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkariak Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen V. jardunaldi hauei irekiera emateko, adierazi nahi izan du, alde batetik ikasteeen esfortzua eta bestetik esperientziak elkartrukatzeko ematen duten aukera. Bukatzeko 2005-06 ikasturtean onartu eta lantzen ari diren proiektuen zenbateko eta jardunaldietan parte hartzen ari garenon datuak ere aipatu ditu.
Hizkuntzen Trataera Bateratua:BHko edukien sekuentziaziorako Markoa"
Hemen sakatuz (
Hizkuntzen trataera bateratua) ikusi dezakezue Teresa Ruizek, Maitena Olabarriagak eta Pilar Amurriok emango duten hitzaldiaren Power Pointa.
Lotura honen bidez, berriz, (
"Proiektuen aurkezpena" ) dokumentu osagarri bat eskuratu dezakezue, DBHko lau mailetan zehar, proiektu ezberdinetan, nola sekuentziatu daitezkeen euskera eta gaztelaniako edukiak era bateratu batean azalten duena.
Ikas komunitateak Lehen Hezkuntzan, partaidetzaren esperientzi bat

Familia, ikasle, irakasle eta herriko agenteen partaidetza eta elkarlana (antolaketa eta metodologia mailan) funtsezkoak direlakoan gaur egungo gizarteari erantzun egoki bat emango dion HEZKUNTZA PROIEKTUA eraikitzeko, duela 3 urte Pedro Mª Otaño LHI (Zikurkil)-go partaideek aste beteko formazioa jaso ondoren, IKAS KOMUNITATE bihurtzea erabaki zuten.
Zer nolako eskola nahi zen amestu, jasotakoa ordenatu eta lehentasunak finkatu ondoren, helburuak lortu ahal izateko prozesua martxan jarri da:
· Guraso, ikasle eta herriko agenteen partaidetza ziurtatuko duen antolaketa eratzen: Batzorde Kudeatzailea, Batzorde mistoak, ikasle asanbladak...
· Eguneroko lanean/gelan denon interakzioa ahalbideratuko duen metodologia bultzatzen: berdinen arteko tutorizazioa, boluntarioak geletan, talde interaktiboak...
· Formazioa ikas komunitate osoarentzat. Bizikidetza: " Arau bat denon artean kontsetsuatu eta landu" eredu komunitario bat jarraituz. Honetarako estrategiak:Tertuliak, Asanblada orokorrak Lan talde mistoak...
Matti Meri - Finlandiako adibidea

Matti Meri Helsinkiko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzi Aplikatuen Sailaren zuzendaria da. Osteguna, 4an, arratsaldeko 5:30etan izango den hitzaldian Filandiako ikasleek 2003ko PISA frogan izan zuten arrakastaren arrazoiak aztertzen lagunduko digu. Arrazoi horien artean hauexek azalduko dira: Finlandiaren Hezkuntza Politika eta honen martxa jartzea curriculum nazionala eta irakasleen prestakuntzaren bidez. Horrenbestez, Finlandiaren Hezkuntza Politika, irakasleen prestakuntzaren egitura eta eskola "konprentzailea" azalduko dira laburki. Baita hezkuntza zientifikoan Finlandian erabilitako metodoei buruzko hainbat azalpenak aurkeztuko dira ere. PISA 2003 azterketaren emaitzak deskribatuko dira. Finlandiak, Japonekin alfabetizazio zientifikoan lehenengo postua konpartitzen du eta ikasleen arteko desbiderapen txikien dutenen artean bigarrena da. Ikasle finlandiarrak bereziki arrakasta izan zuten galdera irekietan. Nota baxuko ikasleek lortutako emaitzak ere oso onak ziren Finlandiako kasuan. Askenean emaitzak horiek bestea aberrienekoekin elkartzen dira eta balizko azalpenak emango dira.
Finlandiako Herria eta Hezkuntza Sistemari buruz gehiago jakiteko web-orri hau prestatu dugu informazio eta artikulu ezberdinekin. Kontsultatzeko helbide honetara jo behar duzue:
http://www.oriapat.net/zuzen/Finlandia/
Uri Ruiz Bikandi

Hitzaldia: "Gaur egungo hizkuntz ereduetatik haratago" Maiatzaren 5an 9:15etan
Uri Ruiz Bikandi EHUko Hizkuntza eta Literatura Didaktika Saileko irakaslea Bilboko Magisteritza Eskolan. "Textos" aldizkariko zuzendaritza taldeko partaide. "Educational Review" aldizkariko argitalpen kontseiluko partaide.
1970ean Iurretako ikastolako andereño izan zen. Bizkaiko Ikastolen Elkartea izango zeneko koordinatzaile izen zen, 1979an Legutioko eskola publikoan hasi zen A ereduko ikasleekin. Hegaz eta Kalakari taldeetako gainerako kideekin batera euskarazko irakaskuntzarako materiala prestatzen eta irakasleen prestakuntzan aritu zen.
Eusko Jaurlaritzako Oinarrizko Curriculum Diseinurako lan taldeetan hartu zuen parte, hizkuntzen curriculum diseinuan. Hamaika ikastetxe eta proiektutan ibili da aholkularitza lanean.
2005 urtean irakurri zuen bere tesia: "Análisis de un proceso formativo en lengua oral (L2) con docentes de programas de inmersión". Bere liburuen artean oso ezaguna dugu hezkuntzaren munduan "Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria" (2.000) Ed. Síntesis
Hitzaldiarekin zerikusia duten zenbait artikulu:
-
Formación del profesorado: nuevas necesidades para una nueva época. Barcelona (2002)-
Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntza eta jokabideak. Hik Hasi 85 alea (2005). -
Hizkuntzen irakaskuntzan printzipio metodologiko komunak, zein neurritan? Jakingarriak 57 alea (2006)-
Ruiz Bikandi, Uri: elkarrizketa. Hik Hasi 67 alea (2002)-
Textos 42 (2006)-
Gurasoentzako aholkuak (Bideoa)
El Departamento de Lenguas de IES Ortuella en Bizkaia presenta las siguientes reflexiones a propósito de las espectativas que los edublogs parecen estar creando entre el profesorado. Son opiniones personales fruto de la experimentación durante unos meses de esta valiosa y atractiva herramienta.
Descripción de nuestro edublog:
La columna vertebral del edublog de nuestro departamento, que enfila el trilinguismo con más descaro que tino, está montada tras varias lesiones directas a la médula: (desvanecimientos de la red, arritmias en el trabajo, astenias navideñas, esguinces con nombre de exalumno contrariado, parálisis temporal del servidor …). Ahora andamos “adiestrando” a los alumnos y alumnas para que automaticen su uso y aprovechen los recursos y horarios que ofrece el centro para colgar sus trabajos. Hay que destacar, que cada uno gestiona con más o menos acierto, su blog, a pesar de que solamente el 20% del alumnado tienen Internet en casa.
Quizás haya sido esto lo segundo más difícil. ¿Lo primero? Sin duda acertar con las actividades.
Así, creemos que el blog:
- Facilita el acceso guiado a Internet provocando la inferencia y la crítica de una vasta información multilingue enmarañada y amenazante.
- Ahorra tiempo optimizando y modernizando la enseñanza de lenguas. Igualmente favorece la coordinación del profesorado.
- Dota a los trabajos de los alumnos y alumnas de un carácter público y de una dimensión social necesaria y beneficiosa .
- Favorece el Tratamiento Integrado de las Lenguas para que los alumnos rompan los compartimentos estanco en las que están metidas ya que deben entender que las tres lenguas encaran un mismo objetivo que es el desarrollo de las capacidades lingüísticas orales y escritas de expresión y comprensión.
- Facilita el diseño, temporalización y secuenciación de las actividades y proyectos, así como su correción y evaluación.
Sin embargo tambíen tememos que la espectacularidad del blog seduzca pero a la vez ahuyente a los alumnos y al profesorado.
Y es que, en nuestra opinión, los profesor y profesoras de área de ESO o Bachillerato no tienen porque asumir todo el peso de la tecnolgía y la informática y que sería cuestión de Delegación facilitar esta labor creando un portal para la creación de blogs y páginas webs como el de Educastur en Asturias.
Mientras tanto, hemos decidido olvidarnos de complicar mucho el blog para dedicarle más tiempo a afinar en el diseño de las actividades, marcando una forma de trabajo en el centro (proyectos integrados, actividades muy coordinadas...), una temporalización apropiada y una adecuada secuenciación de los contenidos. Auque se intentará que así sea, debe quedar claro que no siempre podrán estar dentro del enfoque trilingue, ni dentro del enfoque comunicativo.
Queremos en estas jornadas, pues, más que informar, proponer una pequeña red de centros o profesores y profesoras que conciban así el uso de las TICs y la elaboración de pequeños materiales. Para lo cual vamos a crear un blog que nos ponga en comunicación de una manera ágil para poder intercambiar las actividades, consultar dudas y trasmitir nuevas utilidades de la informática en la labor de todos los días.
Hemen ikusi dezakezue beraien esperientzia azaltzeko erabiliko duten Power Pointa.
INKLUSIBORANTZ BIDEA EGITEN MURUMENDI LHIn (Beasain)

Ponentzi honetan azken hiru ikasturte hauetan inkusioaren inguruan Beasaingo Murumendi ikastetxe publikoan egin den lana ikusi ahal izango da.
Prozesu honetan Indexa materiala aplikatu da eta galdekizun bat pasatu zaie famili guztiei. Dagoeneko ere hasiak dira irakasleei beste galdekizun batzuk pasatzen ere. Jasotako datu horiek errazago kudeatzeko eta interpretatu ahal izateko Berritzegunearen laguntzarekin SPSS programa estatistikoa erabili dute. Baliabide lagungarria suertatu da lan honetan.
Inklusioarekin agente guztien parte hartzea eta ikasle guztientzat lorpen altuak sustatu nahi dira. Baina horretarako lehendabizi ohartu egin behar dugu zeintzuk diren ditugun hutsuneak eta indarguneak. Hori da hain zuzen egin eta egiten ari direna ikastetxe honetan, guzti hori gurasoen eta irakasleen inplikazioan oinarrituz. Freirek zioen bezala lehendabizi jabetu beharra baitago gero aldatu ahal izateko (“ La conciencia como paso para la transformación ”).
Esperientzi bitxia, interesgarria eta berritzailea ikusi ahal izango dena
Urretxu Zumarraga Ikastolan 5. mailako hiru tutore, Arantza Gabiria, Mª Jose Etxaniz eta

Itziar Eskudero, beraien gelatan Emakundek gauzatutako NAHIKO programa aurrera eramaten ari dira. Nahiko programan, tratu txarrak ez emateko, tutoretza mailako lanketa bat egiten da neska mutikoekin.
Geletako saioak jokoak dituzte abiapuntu, ondorengo banaka eta taldeko hausnarketak ikasleen garapena ahalbideratzen dutelarik. Ikasleekin egiten den lanketa honetaz gain, gurasoei ere kolaborazioa eskatzen zaie etxeko liburuxkaren bidez.
Bestalde irakasle eta gurasoek Emakundek emandako prestakuntza jasotzen dute. Beraiek talde bikaina osatu dute programa hau aurrera eramateko, ilusioz eta animuz beteta daude.
IKAS KOMUNITATEAK IES MUNGIA BHIN, Lorea Aretxagak azalduko du azken hiru urtetan ikastetxean eraman duten prozesua.

Institutu honetan hiru urte daramate “ikas komunitateak”proiektuan. Irakasleen formakuntzarekin hasi eta AMETSA egin ondoren nahiko luketen institutua zehaztu zuten. Ondorioz eta hura garatzeko batzorde mistoak osatu zituzten: metodologia, hizkuntzak, kulturartekotasuna, elkarbizitza, informazio/komunikazio eta ekipamendurako.
Zer suposatu duen proiektu honek:
· Familiekin izandako harremana berraztertu eta partehartzea areagotzea. Helburu bateratuak ezarri eta estamentu guztien arteko sinergiak aprobetxatu.
· Ikasleekiko harremana estuagoa. Atentzio pertsonalizatua, espektatiba altuak, laguntza integratzaileak…
· Irakasleen artean: formakuntza gehiago, metodologien berrazterketa, metodologi aktiboagoak geletan sartzea, gelak irekitzea eta irakasleaz gain beste pertsona batzuk ere sartzea, indartzeak geletan sartzea, irakasleen funtzioaz ausnartzea, tutoretzak indartzea eta bakarkako tutoretzak egitea ikasle batzuekin.
· Eskolaz kanpoko laguntzak eratu dira ikasleek ikasten jarrai dezaten: tutorizatutako liburutegia, euskara indattzeak arratsaldeetan eta konpetiziorik gabeko kirola.
Ondorioen artean, hauek azpimarratu genituzke.
· Ikastetxeko giroa eta elkarbizitza zeharo aldatu eta hobetu da.
· Ikasleen ikaskuntza prozesuak areagotu egin dira.
· Ikasle etorkinen integrazioan eragin haundia izan du.
"KUTXA BIDAIARIA" proiektu telematiko kolaboratiboaORIXE IKASTOLA. DONOSTIAMertxe Jauregi irakasleari egindako elkarrizketa
Zerk animatu zaituzte proiektu honetan parte hartzeko?
Batetik, proiektu telematikoan sartzeko Ikasketa Buruaren bultzada izan genuen; bestetik, interesgarria iruditu zitzaigun Antigua-Luberri institutuan elkartuko ziren ikasleen arteko harremanak bultzatzea; eta azkenik, Berritzeguneak proposatzen dituen proiektuak ikasleentzako erakargarriak izaten direnez, animatu egin ginen.
Beste proiektu kolaboratiboetan parte hartzen duzue? Zenbat talde?
Guk iaz, (aurten proiektu honetan parte hartu dugun bi taldeak)"Gipuzkoan zehar" proiektuan parte hartu genuen eta oroitzapen ona gelditu zitzaien ikasleei, Eskoriatza ezagutu eta lagun berriak egiteko aukera izan zuten.
Aurten "Kutxa bidariaria“ probatu dugu eta Haur Hezkuntzakoek, aurreko urteetan "Pelutxe" proiektuan esku hartu dute.
Nolakoa izan da ikasleen erantzuna?Ilusioa, poza, foroan pare hartzeko irrika, lagunak ezagutu nahia, besteentzat oparia pentsatzeko eta prestatzeko gogo bizia... horrelakoa izan da gure ikasleen artean sumatu dugun giroa. Esperientzia oso baikorra benetan.
Proiektuarekiko espektatibak bete al dira?
Hasieran espektatiba bakarra genuen: gaurko teknikaz baliatuz, Antigua-Luberrin elkartuko diren ikasleen arteko harremanak sustatzea. Baina hori baino gehiagorako balio izan du: aitzaki horrekin testu mota ezberdinak landu ditugu (bertsoa, deskribapena); jasotako opariak baloratzen ikasi dugu ikasleek eginiko komiki pila jaso baigenituen); foroa zer den ikasi eta errespetozko harremana lortu dugu han agertzen ziren xirikaketetan erori gabe...
Den-dena aberasgarria ikasleen heziketarako.
Anekdotaren bat kontatuKutxan zetorren egunerokoan argazkiak, sinadurak eta gelakideen aurkezpena egin behar zela eta deskribapen testua egitea proposatu nien. Ondoren, ikasle guztien ideiekin, testu bakarra osatu genuen.
Gure buruari buruz alderdi onak azpimarratzeko eskatzen diet beti, hori dela eta, atera zitzaien testua baikorregia zela iruditu zitzaien.
"Baina ez al da dena egia?" galdetu nien .
"Bai baina, "pringau" batzuk garela pentsatuko dute "IKASTOLARA POZIK ETORTZEN GARA“ esaten baldin badugu.
Nik orduan "Ez al da ba egia?" berriro esan nien eta beraiek "Bai baino ez ikastera, lagunekin egotera baino" Esaldia aldatu zuten eta poz-pozik gelditu ziren "pringauak" izan gabe.
Ikastetxeko proiektua: Irakasleak ikasleei testuak irakurtzen


Ikastetxe osoa inplikatzea, adin desberdinetako haurrak jarduera batean elkartzea, rol desberdinak betetzea... guzti hori eta askoz gehiago posibilitatzen du proiektu honek. Hona hemen bi irudi.
Jurjo Torres Santomé
"Repensando el rol del profesorado en las sociedades de la información y el conocimiento"
Día: 4 de mayo
Hora: 9:30
Catedrático de Universidad de Didáctica y Organización Escolar en la Facultad de Ciencias de la Educación de la Universidad de A Coruña . Antes fue profesor en la Universidad de Salamanca y en la de Santiago de Compostela .
Trabaja en temas como: Análisis sociopolíticos del curriculum, políticas educativas, curriculum integrado, curriculum antidiscriminación, multiculturalismo, formación del profesorado.
<