Agenda 21
Zer da Eskolako Agenda 21?Eskolako Agenda 21 hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.
Konpromiso horrek berekin dakar ingurugunea ezagutzeko interesa izatea, bidegabe dena aldatu nahi izatea eta guztion orainaren eta etorkizunaren alde lan egiteko gogoa izan eta konpromisoa hartzea. Oinarrizko hiru osagai ditu : ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren jasangarritasuna, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte -hartzea.
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira