2006/03/30

ZESTOAKO IKASTETXEA ETA TEKNOLOGI BERRIAK

2006KO BERRIZTAPEN JARDUNALDIAK
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA GARAPEN IRAUNKORRA
-MAIATZAK 5, 9:00-9:30, SALA ZURIAN
-"IKT-REN ERABILERA ETA HEDAPENA. ZESTOAKO TELEBISTA"
  • INMA EZEIZA
  • KONTXI IRURETAGOIENA
  • AURKEZLEA: TXOMIN BALZA



Zestoako Ikastetxeak HH eta LH etapak ditu.
Aspaldi hasi ziren lantzen hedabideen mundua. Irratigintzan egindako hastapenak 88-89 Ikasturtean koka genitzake. Hasera hartan, eskolako zaharrenek (7.eta 8. mailek) ekiten zioten irratigintzari, baina gerora beheko mailetara jeisten joan zen eta gaur egun, Lehen Hezkuntza osoak erabiltzen du.
Amara Berriko metodologiaren ezarpenak, hedabideen orokortzea bideratu zuen eskolan eta urte batzuen buruan erabat normaldu zen Lehen Hezkuntza osoan. Baina irratiaren erabilpena maila denetan ezarri eta gero, telebistagintzari ekin nahi izan zioten eta azken bi ikasturtetan horretan ari dira denak buru-belarri.
Honen helburua, irratiarena bezalaxe, eguneroko lanean txertatzea da eta ikasleen esku uztea. Oraingoz, eskolako irakasle gehienak eta Lhko 2. eta 3. zikloetako ikasleak ari dira laN honetan.
Teknologi alorra urratzea ere ezinbestekoa izan dute bide luze horretan. Aukera ikusi orduko, eskolak berehala ekin zion horri ere 1999.urtean, ATEA programarekin bat egin zuen eta gero 2001. urtean PREMIA programarekin jarraitu zuten. Prozesu honetan zehar, Berritzegunearen laguntza izan zuten irakasle gehienak ordenadoreen erabileran trebatzeko.
2002-2003 ikasturtean IKT teknikaria izendatu zuten eta pixkanaka-pixkanaka, eskolako Berrikuntza Plana erabiliz, erronka berriek sortzen zituzten eskaerei erantzuten saiatu ziren.
Gaur egun, ikasgela guztietan dago ordenadore bat edo bi eta ikasle denek erabiltzen dituzte beren eguneroko lanean.
Ikusten den bezala, eskola osoa dago erronka berri honetan inplikatuta. Teknologien munduak ematen dituen aukera anitzei erantzuteko gogoak aurrera egiten laguntzen die ilusio handiz. Jardunaldietan izango dugu parada beraiek egin duten bidearen berri jakiteko.