Hizkuntzen Trataera Bateratuaren esperientzia bat LHn: Hegoalde Ikastola (Iruña)


Aitor Etxarte Berezibar
ikhegoal@pnte.cfnavarra.es
Iruñeko Hegoalde ikastola Haur eta Lehen hezkuntzako D ereduko ikastetxea da. 1977-78 ikasturtean sortu zen, eta horrez geroztik irakasle taldearen zatirik handiena finkoa izan da, honek iraunkortasuna eman dio sortutako proiektuei.
Azken urteotako barne-prestakuntzan toki berezia eman diote hizkuntzaren inguruko hausnarketari eta lan horretan hainbat adituren ekarpen teorikoak jasotzeko aukera izan dute: Miriam Nemirovsky, Joaquim Dolz, Uri Ruiz eta Matilde Sainz. Prestakuntza jasotzeaz gain, Matilde Sainzen aholkularitzarekin, Hizkuntzen Trataera Bateratuan hainbat urrats eman dituzte:
2001-02 ikasturtean
- Hizkuntzen mintegi bateratua sortu
- Hasierako azterketa egin
2002-03an
- HTB garatzeko irakasleen prestakuntza landu
Ondoren, hiru hizkuntzen programazioa bateratze aldera honako lanak burutu dituzte:
- HTB gauzatzeko gutxieneko definizioak adostu.
- Testuen mapa orokorra definitu.
- Testu horien azterketa egin...
Komunikazioan azalduko digute:
- Produktua: urteotako lanen ondorioz bateratu duten programazioa
- Prozesua; lan horiek gauzatzeko jarraitu duten bidea eta baliatutako prozedura
Esperientzia honen informazio zehatzagoa izateko:
* Hik Hasi 103, 2005eko abendua, 22 - 25 orrialdeak
http://www.hikhasi.com/aurrekoak (Laster eskuragarri)
* Jakingarriak 57, 2006ko otsaila, 28 - 35 orrialdeak
http://www.huhezi.edu/descargas/aldizkariak/pdf/jakingarriak57.pdf
AITOR ETXARTE BEREZIBAR:
Lehen Hezkuntzako irakaslea. Hegoalde Ikastolako Zuzendaria. Iruña.
Pedagogian Lizentziatua. Ingurune arloko didaktikan aditua (hainbat ikastaro, liburu eta artikulu idatziak).
ARGITALPENAK:
Artikuluak aldizkarietan
“Hizkuntza Tratamendu Bateratua (HTB) Hegoalde Ikastolan”, Jakingarriak 57, 2006-02, 28-35.
“Reflexiones en torno a la programación didáctica”, Aula de innovación educativa 32, 1994,. 71-78
Liburuak
Propuesta curricular para la enseñanza de la historia : las formas de vida romanizada en Navarra
Hezkuntza eta Kultura Departamentua. Iruñea.
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira