2006/04/28

IKAS KOMUNITATEAK BIGARREN HEZKUNTZAN

IKAS KOMUNITATEAK IES MUNGIA BHIN, Lorea Aretxagak azalduko du azken hiru urtetan ikastetxean eraman duten prozesua.

Institutu honetan hiru urte daramate “ikas komunitateak”proiektuan. Irakasleen formakuntzarekin hasi eta AMETSA egin ondoren nahiko luketen institutua zehaztu zuten. Ondorioz eta hura garatzeko batzorde mistoak osatu zituzten: metodologia, hizkuntzak, kulturartekotasuna, elkarbizitza, informazio/komunikazio eta ekipamendurako.


Zer suposatu duen proiektu honek:

· Familiekin izandako harremana berraztertu eta partehartzea areagotzea. Helburu bateratuak ezarri eta estamentu guztien arteko sinergiak aprobetxatu.
· Ikasleekiko harremana estuagoa. Atentzio pertsonalizatua, espektatiba altuak, laguntza integratzaileak…
· Irakasleen artean: formakuntza gehiago, metodologien berrazterketa, metodologi aktiboagoak geletan sartzea, gelak irekitzea eta irakasleaz gain beste pertsona batzuk ere sartzea, indartzeak geletan sartzea, irakasleen funtzioaz ausnartzea, tutoretzak indartzea eta bakarkako tutoretzak egitea ikasle batzuekin.
· Eskolaz kanpoko laguntzak eratu dira ikasleek ikasten jarrai dezaten: tutorizatutako liburutegia, euskara indattzeak arratsaldeetan eta konpetiziorik gabeko kirola.


Ondorioen artean, hauek azpimarratu genituzke.

· Ikastetxeko giroa eta elkarbizitza zeharo aldatu eta hobetu da.
· Ikasleen ikaskuntza prozesuak areagotu egin dira.
· Ikasle etorkinen integrazioan eragin haundia izan du.