2006/04/28

INKLUSIBORANTZ BIDEA EGITEN MURUMENDI LHIn (Beasain)


Ponentzi honetan azken hiru ikasturte hauetan inkusioaren inguruan Beasaingo Murumendi ikastetxe publikoan egin den lana ikusi ahal izango da.

Prozesu honetan Indexa materiala aplikatu da eta galdekizun bat pasatu zaie famili guztiei. Dagoeneko ere hasiak dira irakasleei beste galdekizun batzuk pasatzen ere. Jasotako datu horiek errazago kudeatzeko eta interpretatu ahal izateko Berritzegunearen laguntzarekin SPSS programa estatistikoa erabili dute. Baliabide lagungarria suertatu da lan honetan.

Inklusioarekin agente guztien parte hartzea eta ikasle guztientzat lorpen altuak sustatu nahi dira. Baina horretarako lehendabizi ohartu egin behar dugu zeintzuk diren ditugun hutsuneak eta indarguneak. Hori da hain zuzen egin eta egiten ari direna ikastetxe honetan, guzti hori gurasoen eta irakasleen inplikazioan oinarrituz. Freirek zioen bezala lehendabizi jabetu beharra baitago gero aldatu ahal izateko (“ La conciencia como paso para la transformación ”).
Esperientzi bitxia, interesgarria eta berritzailea ikusi ahal izango dena