“Matematika baliabideak arbela digitalerako”
PONENTEA:Javier Lacunza Zumeta
Aspalditik, Orixe proiektuan parte hartu genuenetik, IKTak lagungarri suerta daitezkeela irakaskuntza prozesua aberasteko eta indartzeko uste izan dugu. Baina, urte batzuk irakaskuntzatik urruti ibili ondoren bueltatu garenean aurkitu dugun mundua oso aberatsa suertatu zaigu: programak, webguneak, tresnak on-line, interaktibitatea… denak eskura interneteko sarea dela medio.
Horrenbesteren artean aukeratu behar eta CNICE-ren Descartes proiketuaren appletak hautatu ditugu, bertute asko dituztelako: alde batetik DBHko curriculum guztia jorratzen dutelako, bestetik interaktibitatea eta dinamismoaz baliatzen direlako eta, azkenik, eraldatzeko eta egokitzeko aukera sustatzen dutelako.
Horrela Descarteseko appletak euskeratu eta DBHko 4. kurtsoko gure ikasleekin jorratutako gaietarako egokitu ditugu, adibidez, funtzioen gaiaren inguruko kontzeptuak erakargarriago aurkezteko. Hitzaldian gure esperientziaren argiak eta ilunak azaltzen saiatuko gara.
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira