NAHIKO PROEIKTUA
Urretxu Zumarraga Ikastolan 5. mailako hiru tutore, Arantza Gabiria, Mª Jose Etxaniz eta
Itziar Eskudero, beraien gelatan Emakundek gauzatutako NAHIKO programa aurrera eramaten ari dira. Nahiko programan, tratu txarrak ez emateko, tutoretza mailako lanketa bat egiten da neska mutikoekin.Geletako saioak jokoak dituzte abiapuntu, ondorengo banaka eta taldeko hausnarketak ikasleen garapena ahalbideratzen dutelarik. Ikasleekin egiten den lanketa honetaz gain, gurasoei ere kolaborazioa eskatzen zaie etxeko liburuxkaren bidez.
Bestalde irakasle eta gurasoek Emakundek emandako prestakuntza jasotzen dute. Beraiek talde bikaina osatu dute programa hau aurrera eramateko, ilusioz eta animuz beteta daude.
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira