Gaur egungo hizkuntz ereduetatik haratago URI RUIZ BIKANDI
Duela 25 urte euskararen ezarpena funtsezkoa izan zen eskolako dinamika berritzaileentzat. Ereduen diseinuak ia oinarri teorikorik gabe, intuizioz, jarri ziren martxan. D eredua, ama hizkuntzan hezia izateko sortu bazen ere, praktikan asko zabaldu da beste ikasleentzat. Gaur egun eskolan erronka berriak ditugu: atzerriko hizkuntza gelan, espezialista asko Haur Hezkuntzatik hasita...eta partzializioaren arriskua hor dugu.
Euskarak ere erronka asko du: ikasleen euskara maila, ikasleek duten kode nahasketa, erregistroen nahasketa, ikasle aloglotak...Bestaldetik mundu euskaldunak gehiago eskertu behar du mundu erdaldunetik datorkion esfortzua.
Euskara ardatz delarik GU bat asmatu behar dugu. Eskola ez da merkatua eta ezin dugu zatiketa soziala onartu, Ikasle etorkinak gure familiakoak izango dira hemendik gutxira eta danon artean asmatu behar dugu etorkizunerako bidea. Eztabaida, akordia, eredu sozial eta hizkuntz eredu baterakoia behar dira, beti ere ahaztu gabe eskolak bi helburu nagusi dituela: sozializazioa eta etorkizun profesionala bideratzea ikasle guztientzat.
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira