Hiru Comenius proiektu
Conchi Begerak , Europar Programetako arduradunak, hiru Comenius proiektu aurkeztu zizkigun praktika eredugarri gisan.Hasteko Urola ikastolatik ( Azpeitia/Azkoitia) Rafa Sanchez Muxikak hitz egin zigun. ELOS izeneko sare europarra izan zuen mintzagai. Funtsean, zenbait europar ikastetxe arteko lotura dugu, baina , ikastetxe horiek, bakoitza bere europar mailari eusten diolarik, europar orientazio duten ikastetxeak dira. Gauzak horrela, EAEko hiru institutu izango direla ELOSkideak irailetik aurrera ( Urola ikastolaz gain, Ekialde Gasteiztarra eta Bizkaiko Aixerrota) eta orain arte emandako pausoen berri eman zigun. Horrekin batera, sare horrek helburuen jakinaren gainean jarri gintuen, “europar orientazioa” zertan datzan argitzen zigun bitartean.
ELOSi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan
http://www.elos.europeesplatform.nl/
Geroxeago Mutriku institututik azaldu ziguten, beren partaide europarrekin batera, aukeratutako gaiari buruzko eginiko ekimenak, hots, nola landu duten euri azidoa gelan eta gelaz kanpo, hemengoek eta hangoek, bakoitzak bere aldetik, edota bazkideekin batera. Silvia Goyogana eta Eduardo Zabala irakasleek bi gauza azpimarratu zituzten, lehenik Comenius proiektuak aurrera ateratzeko lotu zirela ikastetxeko bi mintegi, ingelesakoa alde batetik, eta zientzietakoa bestetik, eta , bigarrenik, giza harremanei buruz zenbat ikasi duten parte-hartzaile guztiek bisitaldian.
http://www.ikaslangipuzkoa.net/ikastetxeak/mutriku
Hirugarrenez Carmelina Calabria, Laudioko Canciller Ayala-Gregorio Marañon (LLodio) BHI izan genuen hizlari. Ingeleseko mintegitik sortu den Citicenship/Hiritartasuna deritzon proeiktuen berri eman zigun, haren hastapenetatik azken produktua gauzatu zuten arte. Ingelaren erabilera eta teknologia berriak bat egiten duen ekintza honek Holanda, Ingalaterra eta Poloniako irakasleak bildu ditu elkarlanean aritzeko. Horrela, denon artean onarturiko proposamenak, norberak bere gelara ekartzen zituen, zenbaitetan zentro osoko inplikazioa lortzen bazuen ere.
Gehiago jakiteko:
Informazio orokorra:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dib9/eu_2040/b9_e.html
http://europa.eu.int/comm/education/programmes/programmes_en.html
Bazkideak bilatzeko gunea:
http://comenius.eun.org/ww/en/pub/comenius/index.htm
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira