Hizkuntzen Trataera Bateratua nola landu eta definitu duten azaldu zuen Aitor Etxartek (Iruñeko Hegoalde Udal Ikastolako Irakasle eta Zuzendaria)
Aitorrek bere ikastetxean azken urteotan egin duten ibilbidea azaldu zigun. Ibilbide horren ondorio izan da hiru hizkuntzen programazio bateratua, testu-generoen
inguruan; horrela “testuen mapa orokorra” definitu dute eta “testu bakoitzaren definizioa” zehaztu.
Produktu hau ibilbide luze baten ondorioa da. Ibilbide horretan, gelako eguneroko jarduna hobetzeko asmoz, bilaketa lan erreflexiboaz eta talde lanaz baliatu dira; haien iritziz “kultura profesional autonomoa” garatzea ezinbestekoa baita aurrera egin ahal izateko.
Mintzaldian honako puntu hauek aurkeztu zizkigun:
- Hasierako erabakiak
- Proiektuaren helburuak
- Proiektuaren garapena
- HTB gauzatzeko gutxieneko definizioa
- Baieztapen orokorrak
- Testuen mapa orokorra
- Hemendik aurrerako lanak
Azalpena ardazteko erabili zuen power pointeko dokumentua hemen duzue http://213.96.129.186:82/Blog/HTBHegoaldeDonostia2006.ppt
Informazio zehatzagoa (testu bakoitza HHn eta LHn zehar lantzeko zehaztu duten mapa, esaterako) nahi izanez gero, haiengana joateko gonbitea luzatu zigun. Horretan interesatuta dagoenak mezu bat bidali behar digu helbide honetara normalkuntza@jaizkibel.net
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira