2006/05/03

Ikas komunitateak Lehen Hezkuntzan, partaidetzaren esperientzi bat



Familia, ikasle, irakasle eta herriko agenteen partaidetza eta elkarlana (antolaketa eta metodologia mailan) funtsezkoak direlakoan gaur egungo gizarteari erantzun egoki bat emango dion HEZKUNTZA PROIEKTUA eraikitzeko, duela 3 urte Pedro Mª Otaño LHI (Zikurkil)-go partaideek aste beteko formazioa jaso ondoren, IKAS KOMUNITATE bihurtzea erabaki zuten.
Zer nolako eskola nahi zen amestu, jasotakoa ordenatu eta lehentasunak finkatu ondoren, helburuak lortu ahal izateko prozesua martxan jarri da:

· Guraso, ikasle eta herriko agenteen partaidetza ziurtatuko duen antolaketa eratzen: Batzorde Kudeatzailea, Batzorde mistoak, ikasle asanbladak...

· Eguneroko lanean/gelan denon interakzioa ahalbideratuko duen metodologia bultzatzen: berdinen arteko tutorizazioa, boluntarioak geletan, talde interaktiboak...

· Formazioa ikas komunitate osoarentzat. Bizikidetza: " Arau bat denon artean kontsetsuatu eta landu" eredu komunitario bat jarraituz. Honetarako estrategiak:Tertuliak, Asanblada orokorrak Lan talde mistoak...