2006/05/04

Jurjo Torres Santomé: "Jakintza eta informazio gizartean irakasleriaren papera aztergai"


Jurjo Torres Santomé: "Jakintza eta informazio gizartean irakasleriaren papera aztergai".

Gizartearen bilakaera eta honek eskolan izan duen eta duen eragina abiapuntutzat harturik, 16 puntu aztertzen ditu:

- Zeintzuk dira hezkuntzaren xedeak. Hezkuntza berriztapenak kontutan izan.
- Irakasleen gaitasunak gaur egungo egoerari aurre egiteko.Oinarri kulturala eta psikopedgogikoa behar dute.
- Informazio gehiegizko gizartea dugunez, ikasleei erakutsi beha diegu honetan manejatzen.
- Motibazioaren kultura landu behar da; aktualizazioa beharrezkoa da.

- Derrigorrezko kurrikuluma. Minimoak? Ez dira hain minimoak. Nola lantzen du irakasleak?Hobe da eduki gutxiago eta esanguratsuagoak eta gaitasunak inplikatzen dituenak.
- Administrazio bat oso burokratikoa daukagu. Komunikazio falta dago.
- Laguntza zerbitzuak.Desprotekzioa somatzen da. Jerarkikoki bizi da.Maila berdinean gaudenean ongi.Denokgaude proiektu berean(ikuskaritza)
- Kultura demokratikoaren hutsunea. Autoebaluaketa bultzatu behar da ikastetxetan; ez hain beste kanpoko ebaluaketa.
- Ikasleekin harremanetarako zailtasunak ditugu. Belaunaldiko ezberdintasunak somatzen dira.
- Aspaldiko informazioa,historioa oraingoarekin nahasten dugu.XIX.mendean geratzen gara askotan.
- Familiekin harremanak mantentzeko zailtasunak.Giza-trebetasunak landu beharko dira.
- Irakaslea gehiegi kulpabilizatzen duen giza eta polítiko sistema bat daukagu.
Espazio berdinean neska-mutilak , gaitasun eta arraza ezberdinekoak egotea.
- Komunikabideak pisu handia dute.
- Estereotipo merkantilistak beraien interesak proiektatu zituzten. Pribatuak publikoa baino hobe funtzionatzen duen ideia.
- Eskola erakundeari gauza asko eransten zaio: drogarako hezkuntza, emozioetarako hezkuntza...Eta gainera minimoak direla diote¡
- Hezkuntza prozesuak ez dira eskolakoak bakarrik, baizik eta ONGna, udaletxena...hau da, kanpoko eskintzak guztien artean koordinatzea.