Matti Meri - Finlandiako adibidea

Matti Meri Helsinkiko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzi Aplikatuen Sailaren zuzendaria da. Osteguna, 4an, arratsaldeko 5:30etan izango den hitzaldian Filandiako ikasleek 2003ko PISA frogan izan zuten arrakastaren arrazoiak aztertzen lagunduko digu. Arrazoi horien artean hauexek azalduko dira: Finlandiaren Hezkuntza Politika eta honen martxa jartzea curriculum nazionala eta irakasleen prestakuntzaren bidez. Horrenbestez, Finlandiaren Hezkuntza Politika, irakasleen prestakuntzaren egitura eta eskola "konprentzailea" azalduko dira laburki. Baita hezkuntza zientifikoan Finlandian erabilitako metodoei buruzko hainbat azalpenak aurkeztuko dira ere. PISA 2003 azterketaren emaitzak deskribatuko dira. Finlandiak, Japonekin alfabetizazio zientifikoan lehenengo postua konpartitzen du eta ikasleen arteko desbiderapen txikien dutenen artean bigarrena da. Ikasle finlandiarrak bereziki arrakasta izan zuten galdera irekietan. Nota baxuko ikasleek lortutako emaitzak ere oso onak ziren Finlandiako kasuan. Askenean emaitzak horiek bestea aberrienekoekin elkartzen dira eta balizko azalpenak emango dira.
Finlandiako Herria eta Hezkuntza Sistemari buruz gehiago jakiteko web-orri hau prestatu dugu informazio eta artikulu ezberdinekin. Kontsultatzeko helbide honetara jo behar duzue: http://www.oriapat.net/zuzen/Finlandia/
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira