Uri Ruiz Bikandi

Hitzaldia: "Gaur egungo hizkuntz ereduetatik haratago" Maiatzaren 5an 9:15etan
Uri Ruiz Bikandi EHUko Hizkuntza eta Literatura Didaktika Saileko irakaslea Bilboko Magisteritza Eskolan. "Textos" aldizkariko zuzendaritza taldeko partaide. "Educational Review" aldizkariko argitalpen kontseiluko partaide.
1970ean Iurretako ikastolako andereño izan zen. Bizkaiko Ikastolen Elkartea izango zeneko koordinatzaile izen zen, 1979an Legutioko eskola publikoan hasi zen A ereduko ikasleekin. Hegaz eta Kalakari taldeetako gainerako kideekin batera euskarazko irakaskuntzarako materiala prestatzen eta irakasleen prestakuntzan aritu zen.
Eusko Jaurlaritzako Oinarrizko Curriculum Diseinurako lan taldeetan hartu zuen parte, hizkuntzen curriculum diseinuan. Hamaika ikastetxe eta proiektutan ibili da aholkularitza lanean.
2005 urtean irakurri zuen bere tesia: "Análisis de un proceso formativo en lengua oral (L2) con docentes de programas de inmersión". Bere liburuen artean oso ezaguna dugu hezkuntzaren munduan "Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria" (2.000) Ed. Síntesis
Hitzaldiarekin zerikusia duten zenbait artikulu:
-Formación del profesorado: nuevas necesidades para una nueva época. Barcelona (2002)
-Haur etorkinei hizkuntza nola irakatsi. Oinarrizko prestakuntza eta jokabideak. Hik Hasi 85 alea (2005).
-Hizkuntzen irakaskuntzan printzipio metodologiko komunak, zein neurritan? Jakingarriak 57 alea (2006)
-Ruiz Bikandi, Uri: elkarrizketa. Hik Hasi 67 alea (2002)
-Textos 42 (2006)
- Gurasoentzako aholkuak (Bideoa)
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada
<< Nagusira