Urtarrilaren 30ean Bakearen Eskolako Eguna ospatzen da.
Lehenengo aldiz, 1964ean ospatu zen ekimen aitzindaria, ez gobernuarena, burujabea eta borondatezkoa , Hezkuntza Ez-bortxadun eta baketzaileari buruzkoa, Llorenc Vidal irakasle espainiarrarena delarik.
Egun horretan lortu nahi den helburua hau da; tolerantzian eta tolerantziarako, lagunkidetasunean, elkarren adostasunean, Giza Eskubidearekiko errespetua, bortxarik eza eta bakerako hezkuntza lortzea.
Egun honetan, ikastetxeak, prestakuntza, arraza, kultura eta erlijio desberdina izan ahal duten pertsonen arteko elkar aditzeko eta bakerako tresnak bihurtzen dira, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak aintzat hartua, 1976ko azaroaren 29ko Ministerioaren Aginduaren bidez.
1948ko urtarrilaren 30ean Indiako aitzindari nazionala eta izpirituala, Mahatma Gandhi, tiroka hinduista fanatiko batek hil zuen.
Ospakizun hau aukera bat da gure Erkidegoko ikastetxeak prestakuntza, arraza, kultura, erlijio… desberdina duten pertsonen arteko bakerako eta elkar ulertzeko tresnak izaten laguntzeko.
Ezin dugu ahaztu eskola gizarte baten isladapena dela, akatsak konpartituz, baina eskolan bizitzarako ere hazten da eta ikasleengan beharrezko gaitasunak garatzea bilatzen da gizarteko partaidetza aktiboaren alde.
Gehiago irakurri
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza arloak 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako material didaktikoa gogo handiz aurkeztu nahi dizu. Pispas: koloreen mundua izeneko material hau 5 tailer didaktikok osotzen dute eta bere helburu nagusia jolasen bidez heztea da.
Urtarrilaren 30ean izango da, astelehena, 10:30an Gernikako Bakearen Museoan.
Irakasleentzako INFORMAZIOA
KARTELA eta TAILERREN INFORMAZIOA
Gehiago irakurri
© 2010 Lasarte-Oria Berritzegunea
Arranbide 17 - 20160 Lasarte-Oria (GIPUZKOA)
WAI-A | XHTML | CSS | Lege oharra - iametza interaktiboak garatuta